DATORREN MAIATZAREN 28RAKO AUZOKONPOSTAREN BALORAZIO BILERA DEIALDIA

Or, 2024-05-24 12:28

Lezoko Udalak herritarrak gonbidatzen ditu, maiatzaren 28an (asteartea), 18:30tan, Kultur Aretoan (Donibane kalea, 2) izango den bileran parte hartzera.

10 urte igaro dira Lezoko Udalak auzokonpostaren egitasmoa 2014 urtean martxan jarri zuenetik. Hasierako urteetan 6 gune izan arren, egun 5 dira udalerrian aurki ditzakegun konposta auzotarrekin batera egiteko guneak:

  • Alde zaharreko gunea (Andreone liburutegiaren ondoan dago): 16 familiak parte hartzen dute.
  • Aralarko gunea (Auñamendi kalean kokatuta): 17 familia ari dira bertan konpostatzen.
  • Arretxene-Txulotxo (Sagardianadia plazan aurkitzen da): 15 familia daude izena emanda.
  • Altamira (goiko haur-parketik gertu): 6 familia ari dira bertan konpostatzen. 
  • Lopene (Eugenio de Ochoa kalearen ondoko plazatxoa, Lopene plazatik gertu): 13 familiak parte hartzen dute. Azken honetan, eta bizilagunekin adostutako kokapen berrian egokitzapen lanak bukatuta, konposta kalitate hobea sortzeko aukera ematen duten kutxa berriak jarri dira.

Gaur egun 67 familia ari dira etxean sortutako eta sukalde-jatorriko hondakin organikoak aipatutako guneetan kudeatzen. Horiei esker, 67 etxebizitza horietako biohondakinak Lezon bertan kudeatzen dira eta beraz, hondakinen sorrerari eta ondorengo kudeaketari lotutako berotegi efektuko gasen zati bat atmosferara igotzea saihesten da. Era berean, hondakin organiko horiek baliabidean bihurtzen dira konpostatze-prozesua amaitzean, ongarri naturalean bihurtuz, ondoren udal langileek lorezaintza-lanetan erabili ahal izateko. 

2023ko maiatzetik 2024 urteko maiatzera bitartean egindako jarraipen-lanen emaitzak aurkezteko asmoz, eta bide batez, aurrera begira konpostatzean etengabeko hobekuntza bultzatzeko helburuarekin, Lezoko Udalak herritarrak gonbidatzen ditu, maiatzaren 28an (asteartea), 18:30tan, Kultur Aretoan (Donibane kalea, 2) izango den bileran parte hartzera.

Arloa edo saila
Etiketak