Lezoko auzo-konpostaren jarraipen bisitak, aurrera

Ar, 2021-05-25 11:23

Hurrengo bisita maiatzaren 26an izango da. Norbaitek galderaren bat izanez gero, gunera hurbil daiteke, esandako ordutegian eta indarrean dauden osasun neurriak jarraituz.

Era berean, etxeko hondakin organikoak konpostajearen bidez eta higiene eta segurtasun neurriak bermatuz kudeatzen jarrai daitekeela gogorarazi nahi du Udalak.

2021erako bisiten egutegia jarraituz, datorren asteazkenean, hilak 26an, Lezoko konpostaje guneen urteko 3.bisita burutuko dugula jakinarazten dizuegu. Ohi bezala, bisitak 9:00etan hasiko dira eta honako orden hau jarraituko da: Altamira, Andreone, Aralar, Arretxene eta Lopene. Bisitek, printzipioz, 45 minutu inguruko iraupena izango dute.

3.bisita honekin, joan den 2020.urtean egin zen bezala, maiztasun handiagoko bisitak hasiko dira, urteko hilik beroenak aprobetxatzeko asmoz eta, horrela, konpostaje prozesuari bultzada bat emango zaio. Iaz bezala, bisita gehigarri hauek maiatza eta uztailean izango dira eta, horrela, aurretik egiten zirenekin batera, apiriletik abuztua arte hileko maiztasuna izango dute.

COVI19k sortutako pandemiaren hasieratik azpimarratu den bezala, Udalak lasaitasun baina, aldi berean, prudentzia mezua ematen jarraitu nahi du. Konpostajearen segurtasuna ez da inoiz zalantzan jarri, beraz, herritarrak berarekin jarraitzera animatu nahi ditugu, beste edozein jardueratan bezalako segurtasun neurriak jarraituz. Era berean, gogoratzen da konpostajearen praktika onak, jarraipena egiteko bisiten maiztasun handiagoarekin batera, oso onuragarriak direla, batez ere, konpostagailuen barruko tenperatura altuen mantentzearen medioz, prozesuaren bukaeran lortzen den konpostaren maila higieniko egokia lortzeko.

Hala ere, jarraipen bisitetan kontuz ibiltzeko eskatu nahi dizuegu. Bisitetara agertzeko gonbidatuta zaudete, teknikariari izan ditzakezuen zalantzak egin ahal izateko, beti indarrean dauden osasun neurriak jarraituz. Aldi berean, berarekin harremanetan jartzeko ohiko bideak, WhatsApp edota posta elektronikoa, erabiltzera gomendatzen dizuegu. 

Azkenik, egutegi edo ordutegian gerta daitekeen edozein aldaketa aldez aurretik jakinaraziko direla gogorarazten dizuegu. Dena den, gogoratu aurten, 2021ean, jarraipen bisitak, normalean, ostegunetan ordez, asteazkenetan egingo direla.

Kanpainaren komunikabideak, auzokonpostalezo@gmail.com eta WhatsApp linea bat (647 057 402) zure esku daude edozein zalantza argitzeko.

Eutsi konpostajeari!

 

Arloa edo saila