Lanak burutu ahal izateko aparkalekua hustu beharko da.
Lezoko Udalak urriaren 13an eta 14an sasi garbiketa eta zuhaitz mozketa lan batzuk egitea aurreikusi du Lezoko Institutua eta aparkalekuaren artean.
Lan horiek egiteko Institutu aurreko aparkalekua libratu egingo da; hortaz, bertan dauden ibilgailu guztiak kendu beharko dira. Lanak ostiral arratsaldean eta larunbat goizean egingo dira.
Institutua eta aparkalekuaren arteko eremua sasiz betea dago, gaur egun, eta bere mantenua eta itxura hobetu nahi da sasi garbiketarekin.
Bestalde, Institutuaren alboan dauden lau zuhaitzen egoera ikuskatu ondoren, egoera onean ez daudela egiaztatu da.. Horietako zuhaitz bat guztiz lehorra dago, eta beste hiruek lehortzen ari direnaren zantzuak dituzte. Hori horrela, eta egoera arriskutsuak ekiditeko, bai aparkalekuan baita Institutuan ere, zuhaitz horiek kentzea erabaki da.
Behin lan horiek eginda, eremu horietan zein lanketa egin adostuko da (birlandaketak, mantenua…) Institutuarekin, betiere ingurumen irizpideak jarraituz eta bioaniztasuna bultzatzeko Institutuak dituen ekimenekin bat eginez.