Martxoak 15, Furgobaratza eta tailerra Baratze Parkean

Al, 2017-03-13 13:41

Baratze parkeko kideentzako tailerra eta hileroko Furgobaratzaren ohiko bisita izango da asteazkenen, hilaren 15ean

Furgobaratzaren hileroko bisitak hasiko dira martxoaren 15ean, asteazkenean, 18:00-19:30 bitartean. Oraingo honetan gainera “Garai nagusiko baratza prestatu” tailerra ere eskainiko da.

Ohiko den moduan, bisita 18:00-19:30 bitartean izango da eta jarraian zehazten diren zerbitzuak eskainiko dira:

1. Baratzekideei aholkularitza tekniko zuzena: bisita egunean partzelatara hurbilduz eta erabiltzaileek dituzten zalantzei edota kezkei konponbideak proposatuz.
2. Baratze Parkearen ikuskaritza eta jarraipena: baratze parkeko egoera egokia bermatzeko helburuarekin, baratzea aztertzen da, hileroko txostena bidaliz udal eta elkarteari, identifikatutako arazo edo gabeziei konponbideak proposatuz.
3. Landare ekologikoak eta baratzeko beste produktuak erosteko aukera
4. Zerbitzu desberdinak kontratatzeko aukera: lurraren prestaketa lanak, hondakin begetalak birrintze zerbitzua edota inguruko landaretzaren garbiketa
5. Baratze parke Sareko aktibitateen komunikazioa

Tailerrean berriz ondorengo galderei erantzuna emango zaie: nola prestatu lurra?, ongirriztatu behar?, Nola antolatu nire baratza txikia?, zein barazki jarri?, zenbat Bakoitzeko?, Zeintzuk elkartu?... besteak beste. Tailerra doakoa da eta baratze parkeko edozein kidek parte har dezake.


 

Arloa edo saila