Ostegunean egingo da urteko azken jarraipen bisita Lezoko auzokonposta gunetan

Ar, 2019-12-17 12:15

Abenduaren 19an izango da urteko azken jarraipen bisita, goizeko 9:00etan hasita.

Era berean, urtarrilaren 23an 2019ko balantzea azaltzeko bilera egingo da, arratsaldeko 19:00etan Euskara Kultura Aretoan eta bilera irekia izango da.

Datorren abenduaren 19an bi hileroko jarraipen bisitak edukiko ditugu Lezoko auzo-konposta guneetan. Ohikoa den bezala, aditu bat etorriko da konpostaguneen jarraipen teknikoa egitera, eta, bide batez, zalantzak argitu eta hobetzeko proposamenak helaraziko dizkie bertaratzen diren erabiltzaileei. Ondoren laburpen txostena bidaliko zaie guztiei, horrenbestez, jarraipen saiora joan ezin dutenek ere izango dute bertan emandako gomendioen eta azalpenen berri.

Bisitak goizeko 9:00tan hasiko dira, eta jarraituko duten ordena ondorengoa da: Altamira, Andreone, Aralar, Arretxene eta Lopene.

Gabonetarako gomendioak

Gabonak gainean ditugula aintzat hartuta eta egunotan ohikoa baino gehiago sukaldatzen dugula kontutan izanik, gomendio batzuk helarazi nahi ditugu familia erabiltzaileentzat: 

  1. Ahal dela, janaririk ez bota. Tupper-etan gorde eta familiakideen artean banatu.
  2. Janaria bota behar baduzue, saiatu hondakin organikoak beti zatituta botatzen. Zati handiek denbora luze behar dute deskonposatzen.
  3. Abenduko hotzarekin konpostaje prozesua mantsotu egiten da, konprobatu beti materia organiko eta egituratzaile proportzio egokia edukitzea.
  4. Beti bezala, ondo aireztatu nahasketa eta tapatu ondo azaleko materia organikoa.

2019ko balantzearen berri emateko bilera deialdia

Urtarrilaren 23an, arratsaldeko 19:00etan, Euskara Kultura Aretoan erabiltzaileekin bilera orokor bat antolatuko da, urtero egin ohi den moduan auzokonposta proiektua martxan jarri zenetik. Urte osoko emaitzak aurkeztu, dudak eta zalantzak erantzun eta koordinazioa hobetzea izango da bileraren helburua. Bilera irekia izango da, horrenbestez, erabiltzaile ez diren herritarrek ere parte hartu ahal izango dute.

Zalantzak argitzeko edota proiektuan parte hartzeko harremanetarako datuak

Azkenik, Lezoko Udalak bizilagunak animatzen ditu auzokonposta proiektuan parte hartzera. Izan ere, hainbat gunetan lekua dago erabiltzaile berriak parte hartu ahal izateko. Horretaz gain, erabiltzaileek zalantzak izanez gero, edo familia berriek izena eman nahi izanez gero, udaletxearekin edo aholkularitza teknikoarekin harremanetan jar daitezke auzokonpostalezo@gmail.com helbidean edo WhatsAppez 647 057 402 zenbakian.

Arloa edo saila