350 zuhaitz inguru kimatzen dira urtero herrian.
Lezoko Udalak, datorren astetik aurrera, herriko zuhaitzen kimaketa lanak hasiko ditu.
Urtero egiten diren lanak dira, 350 zuhaitz inguru kimatzen dira herrian. Lehendabizi Lexo Bertsolari kaleko zuhaitzak kimatzen hasiko dira eta ondoren Goiko Plazakoak. Platanondoekin hasiko dira lanak eta, ondoren, beste espezie batzuetako zuhaitzak kimatuko dira, batez ere ezkiak eta zenbait zumar.
Lanen iraupena zenbait astekoa izango da, eguraldiaren arabera. Bitartean, neguko beste lan batzuk egiteko aprobetxatuko da, besteak beste, sasi garbiketak eta hainbat landaketa.
Lezoko Udalak jakinarazi nahi du, lan horiek egiten diren bitartean hainbat lekutan eragozpenak sortu daitezke (aparkalekuak libratu behar izatea, adibidez).