“Baserrian Amets” antzerkia bihar Gezalan

Og, 2017-03-02 14:12

Bihar, martxoak 3, txikitxoentzako antzezlana eskainiko da 17:00etan Gezalan. “Baserrian Amets” da antzerkiaren izenburua. Doakoa da eta euskaraz izango da.

Antzezlanaren sinopsia:

Amets neska gazte bat da. Patata eta arrautzak dendatik datozela uste du. Amamarekin baserrian asteburua pasatu eta gero, ordea, elikagaiak nondik datozen ikasiko du. Ametsek gure lurra, baratzea eta abereak ezagutuko ditu baserrian. Garaian garaiko eta bertakoa jan egin behar dela ere ikasiko du. Antzezlan labur honekin hiru eta sei urte bitarteko umeei gure elikagaiak eta haien jatorria erakutsi nahi zaie. Samurtasunez, gainera, ume baten eta amamaren istorio honetan musika eta antzerki jolasa nahastuko dira.

Testua eta zuzendaritza: Galder Perez
Aktorea: Aiora Sedano
Musika, programazioak eta trikitixa: Asier Ercilla
Gitarra: Imanol Goikoetxea
Ahotsak: Eider Zenarrutzabeitia eta Aiora Sedano
Koruak: Enara eta Amets Ercilla

Arloa edo saila