Abuztuaren 4tik 17ra (biak barne) Bekoerrota kiroldegia itxita egongo da, mantenu lanak egin ahal izateko. Lezoarrek Pasai Donibaneko kiroldegia edo Errenteriako Fanderiako instalazioak erabili ahal izango dituzte.
Urtero moduan, mantenu lanak direla eta, Bekoerrota kiroldegiak ateak itxiko ditu abuztuaren 4tik, astelehena, abuztuaren 17ra arte, igandea. Lan horiek bukatu ostean, normaltasunez erabili izango da.
Egoera horrek herritarrengan sortu ditzakeen eragozpenak kontuan hartuz, Lezoko kirol instalazioko bazkide direnek Pasai Donibaneko kiroldegia eta Errenteriako Fanderia kiroldegia erabiltzeko aukera izan dezaten bermatu du udaletxeak.
Arloa edo saila