BEKOERROTA KIROLDEGIA ITXITA EGONGO DA ABUZTUAREN 5ETIK 18RA

Or, 2024-08-02 16:43

Itxirik dagoen bitartean, lezoarrek Pasai Donibaneko kiroldegia edo Errenteriako Fanderia instalazioa erabili ahal izango dute.

Urtero legez, mantenu lanak direla eta, Bekoerrota kiroldegiak ateak itxiko ditu abuztuaren 5etik, astelehena, abuztuaren 18ra arte, igandea. Lan horiek bukatu ostean, normaltasunez erabili izango da.

Egoera horrek herritarrengan sortu ditzakeen eragozpenak kontuan hartuz, Lezoko kirol instalazioko bazkide direnek Pasai Donibaneko kiroldegia eta Errenteriako Fanderia kiroldegia erabiltzeko aukera izan dezaten bermatu du udaletxeak.

Arloa edo saila