Bizikletentzako seinaletika berria jarri da herriko sarrerako biribilgune inguruan

Or, 2023-06-09 17:03

Herrian sartu eta irtetzeko eta bizikleten eta oinezkoen zirkulazioa antolatu eta modu seguruan bideratzeko helburua dauka.

Lezoko Udalak bizikletentzako seinaletika berria jarri du herriko sarrerako biribilgune inguruan.  Sarritan ikusten dira herritarrak kamioien artean errepidea gurutzatzen Donostia edo Errenteriara joateko edo kanpotarrak biribilgunean geldirik nora joan jakin gabe. Eskuhartze hau, Gipuzkoako bidegorri sarearen I.1 bidegorriari dagokion Lezoko adarraren hasieran (Lezoko biribilgunean) bizikleten zirkulazioa modu seguruan bideratzera zuzendua dago.

Hala, bi arazo uztartu nahi izan dira: Lezotik Donostiara edo Oiartzunera nola joan daitezkeen zalantzak argitzea txirrindulari eta oinezkoei eta, aldi berean, dentsitate oso handia duen biribilgunean proposamen seguru bat egitea istripuak ekiditeko.

Azpimarratu nahi da oinezkoetan pentsatu dela ere eta dei bat egiten zaie markatutako ibilbide seguruak erabiltze aldera, arrisku egoera ugari ematen baitira kaiaren sarrera-irteera gunean.

Zeharka, Gipuzkoako Foru Aldundiari ikusarazi nahi zaio, eta jakinaren gainean jarri du Udalak, zein egoera kaskarrean dagoen Lezotik Pasai Antxora doan espaloia, Lezoar eta Pasaitarrentzat egunerokotasunean ibilbide naturala dena barne harreman eta Donostiarako desplazamendu ez motorizatuak burutzeko.

Eskuhartze honek bat egiten du ere Muittulezo estrategian sustatzen den bizitza aktiboarekin eta herria ezagutzera ematearekin; Lezorako norabidean herri kaskoa gurutzatzea proposatzen baitzaie txirrindulari eta ibiltariei, baita Donostiara joatea Pasai Donibanetik eta hortaz Lezo zeharkatzea.

Arloa edo saila