Eskola Kiroleko 2021-22 ikasturteko datuen aurkezpena

Az, 2021-11-10 14:15

Oarsoaldeko Eskola kirolaren 2021-22 ikasturteko lehen datuak aurkeztu dituzte gaur eguerdian Lezon.  Ikasleen parte hartzea %7,22a igo da 2018.urtetik hona, ikasleen erdiak baino gehiagok eskola kirola egiten du, %55,95.

Oarsoaldeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) lau herrietako kirol zinegotziek – Irlentz Ortega (Lezo), Enekoitz Markos (Oiartzun), Lore Suarez (Pasaia), eta Maite Gartzia (Errenteria) –  aurkeztu dituzte daturik nabarmenenenak eta eskualde honetako eskola kirolaren filosofia, helburuak eta funtzionatzeko moduak azaldu dituzte egitura osoa profesionala duen eskualdea dela nabarmenduz.

Oarsoaldeko lau udalok 20 urtetik gora daramatzate Eskola Kirolaren kalitatea hobetzeko lanean. Kirol eta euskara teknikarien lan-mahai batek, eskola kiroleko koordinatzaileen bitartez, gidatzen du lan hau.

Eskola Kirolak handitzen jarraitzen du. Aurten ere eskualdeko eskola kirolak azken urteetako bilakaera paregabeari eusten dio, datuak ikusi besterik ez dago.

  • Ikasleen % 55,95k egiten du eskola kirola aurten (2018.urtean %48,73k). 8 eta 12 urte arteko 1.432 ikaslek egiten dute eskola kirola Oarsoaldean. Oarsoaldeko ikastetxeetan matrikulatuta dauden 8-12 adin tarteko ikasleak 2.559 dira guztira. Honek erakusten du datu hauen benetako neurria eta garrantzia, ikasleen ia erdiak egiten baitu eskola kirola eskualdean. Datu honek eskola orduz kanpo haur eta gaztetxoek egiten dituzten jardueren artean nagusi bihurtzen du Eskola Kirola. Hortik, besteak beste, bere garrantzia.

 

  • 145 talde guztira (iaz 134): 70 talde Errenterian, 28 Oiartzunen, 35 Pasaian, eta 12 Lezon.

 

  • 68 entrenatzaile arduratzen dira 145 talde horien saioak gidatzeaz, 26 emakumezko eta 42 gizonezko.

 

  •  Nesken parte hartzea gorantz doa urtez urte, poliki bada ere. Eskola kiroleko parte-hartzaileen % 34,70k emakumeak dira (2018.urtean %33,92ak parte hartzen zuen), eta % 65,29 gizonezkoak dira (2018.urtean %62,09ak parte hartzen zuen).

 

  • Eskola kirola jarduera %100 euskaraz egiten da gaur egun, urteotan guztiotan egin den lanari esker entrenatzaileen kirol prestakuntza eta euskararen ezagutza eta erabilera ahalbidetzen baitira gaur egun.

Oarsoaldeko Eskola Kirolari buruzko datuak

(2021-22 ikasturtea)

 

Oarsoaldeko eskola-kirolari buruzko datuak (2018-19 ikasturtea)

8-12 urteko ikasleen unibertsoa

2.559

2.721

Eskola-kirolean parte hartzen duten ikasleen kopurua

1.432

1.326

Talde kopurua

145

136

Entrenatzaile kopurua

68

75

Gizonezkoen parte-hartzea

%65,29

%62,09

Emakumeen parte-hartzea

 

%34,70 

%33,92

Kirol aniztasuna eta berdintasuna

Eskola kirolaren filosofia nagusia kirol aniztasuna da. 8-12 adin-tartean, kirol bat baino gehiago ezagutu eta lantzeko eskaintza onuragarria da neska-mutikoentzat. Hainbat kirol ezagutu eta gustukoenak hautatzeko aukera izan behar dute haurrek.

Bestalde, neska eta mutilen arteko berdintasuna bultzatzen ari gara nesken praktika fisikoa sustatuz eta kirol munduan bere lekua aldarrikatuz.

Elkarrekiko errespetua, elkartasuna eta kirol legez jokatzen ikastea

Kirol hezitzailea lortzeko bidean sakontzeko asmoak ditugu; elkarrekiko errespetua, elkartasuna eta kirol legez jokatzen ikastea ezinbesteko balioak dira, gure ustez, kirolean. Horren harira, dei egiten dizuegu, orain arte bezala, jokaera eredugarria erakusten jarrai dezazuen guztiok, bai kantxatan, bai harmailatan.

Honi guztiari partidatara joateko auto partikularra alde batera uzteko eta bestelako garraio modu batzuk erabiltzeko egiten ari garen ahaleginak batu behar dizkiogu.

Beraz, Oarsoaldean garatzen ari garen eskola kirolaren eredua eta egitasmoa oso garrantzitsua dela deritzogu euskararen normalizaziorako eta pertsona gisa hazteko.

Oarsoaldeko lau herrietan, gainera, eskola kirolaren egitura, koordinatzaileengandik hasi eta entrenatzaileenganaino profesionalizatuta dago. Lan kontratua eta gutxieneko kirol prestakuntza bermatzen zaie entrenatzaileei. 2019az geroztik, epaileen koordinazioaz eta formazioaz ere eskualdeko egitura arduratzen da.

Hori horrela izan dadin ikastetxeek eta udalek egin duten esfortzua nabarmendu eta balioetsi nahi dugu. Eskola kirolaren kalitate ona bermatzen laguntzen du honek eta aurretik aipatutako guztiak.

Arloa edo saila