Eskubaloiaren Astea ospatuko da Lezon

Ar, 2022-04-19 16:30

Kirol hau sustatzeko bi ekitaldi antolatu dira,  apirilaren 24an eta 28an.

Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta talde ezberdinen laguntzarekin (Lezon, Munttarpe taldea) ESKUBALOI ASTEA  antolatu du.

Apirilaren 29, 30 eta maiatzaren 1ean, Donostian jokatuko den “Copa de la Reina” txapelketa garrantzitsua aprobetxatuz, eskubaloia Gipuzkoan barrena zabaldu eta ezagutarazteko helburua du ekimenak. Horretarako ekintza ezberdinak burutuko dira Donostian, Hernanin, Ordizian eta Lezon.

Hala, apirilaren 24an, 10:30etan, Karlos Saldise plazan eskubaloian jokatzera gonbidatu dituzte benjamin, alebin eta infantil mailetako mutil eta neskak.

Saldise plaza bat-bateko eskubaloi zelai gisa erabiliko dute eta parte-hartzaileentzat opariak egongo dira.

Apirilaren 28an, bereziki emakumezkoen eskubaloiari zuzendua dagoen beste ekimen bat antolatu dute: “Bera Berako jokalarien esperientzia ezagutu nahi?”

18:00etan izango da Bekoerrota Kiroldegian. Benjamin, Alebin, Infantil, Kadete, eta Jubenil mailetara zuzendua egongo da.

Lezoko Udalak ekitaldietan parte-hartzera gonbita luzatzen die herritarrei.

Arloa edo saila