Haurren igeriketa ikastaroaren harira, aldaketak egin dira igerilekuaren erabileran

Ar, 2020-09-22 14:50

Hain zuzen, haurren ikastaro ordutegian, hitzordua hartu beharko da igerilekua erabili ahal izateko; gainerako ordutegietan, sarrerak librea izaten jarraituko du.

Neurri horren helburua da Altzate aisialdirako edo kirola egiteko eremu segurua izatea eta, noski, erabiltzaile guztien osasuna eta segurtasuna mantentzen jarraitzea.

Altzate igerilekuak ekainean zabaldu zituen ateak, hori bai, momentuko osasun egoerara egokitutako segurtasun neurripean. Orduz geroztik, espazio honen erabilera librea izan da, hau da, ohiko erabiltzaile kopuruari eta legeak ezarritako aforo murrizketari erreparatuz, ez da erabiltzaileen sarrera mugatzeko beharrik izan.

Orain, ordea, igerilekuak eskaintzen dituen erabilera guztiak bermatzeko eta bereziki, erabiltzaile ororen segurtasuna eta osasuna bermatzen jarraitzeko, Covid-19an gaur egun eragiten dituen murrizpenak aintzat hartuta, igerilekuaren erabilera erregulatzeko neurriak hartu behar izan dira.

Neurri horiei jarraiki, haurren igeriketa ikastaroen ordutegian zehar beharrezkoa izango da aurrez hitzordua hartzea igerilekua erabili ahal izateko. Hitzordurik gabe ezingo da bertara sartu.

Hitzordua hartu beharreko ordutegia ondorengoa da:

  • Astelehenetik ostiralera 17:00 - 19:00
  • Larunbatak 10:00 - 13:00

Hitzordua “Mi club Online “app-aren bitartez eskatu beharko da, orain arte jarduera librean plaza erreserba egiteko erabilitako aplikazio berdinaren bitartez, alegia.

Ordutegi horretatik kanpo, orain arte bezala, sarrerak librea izaten jarraituko du. Neurri horren helburua da Altzate aisialdirako edo kirola egiteko eremu segurua izatea eta, noski, erabiltzaile guztien osasuna eta segurtasuna mantentzen jarraitzea.

Arloa edo saila