Kirol jarduerak euskaraz!

Or, 2021-04-30 08:37

Esku-orria elebitan

Ikasturte amaiera bistan dugu eta horrekin batera hurrengo ikasturteko jardueren antolaketari eutsi beharko diete familia askok, gutxi barru. Hau honela, azken urteotan Oarsoarrak komunitateak bideratutako ekimena martxan jartzen dugu berriro ere. Oarsoaldeko Euskara eta Kirola batzordeak koordinatua, hurrengo ikasturterako kirol eskoletan eta kirol jardueretan izen-ematea egiterakoan, alde batetik familiak animatzen ditugu kirol eskolen jarduera euskaraz izan daitezen ESKATZERA eta, bestetik, klubak animatzen ditugu kirol eskolak euskaraz ESKAINTZERA. Eskualdeko haur hauen Eskola kiroleko eta ikastetxetako jarduerak eta udalek eskaintzen dituzten kirol jarduerak %100an euskaraz eskaintzen dira; ea denon artean lortzen dugun kluben jardueretan ere, gure gazteek euskara eta kirola eskutik doazela sentitzea eta bizi ahal izatea.

Esan bezala, eskutik egin dezagun bidea eta bide horretan ahanzturarik egon ez dadin KIROL JARDUERAK EUSKARAZ ESKATU eta EUSKARAZ ESKAINI!!!

Normaltasunez, alaitasunez.

Arloa edo saila