Lezo Jaizkibel Mendi Lasterketaren IX. Edizioa

Ar, 2023-02-21 16:48

Otsailaren 26ean ospatuko da Lezo-Jaizkibel Mendi Lasterketaren 9. Edizioa. Lasterketa goizeko 10etan hasiko da Lezoko Santo Kristo Plazan eta ordu bat eta hamar minutu inguru, 14 kilometrotako ibilbidea bukatu ondoren, hasierako abiapuntuara iristiko da lehen lasterkaria.

Inskripzioak ORDU BAT baino gutxiagotan agortuta. 58 Minututan dortsal guztiak bukatuta.

2015ean kirolprobaken eskutik Lezoko lasterketak jasotako “Gipuzkoako Mendi Lasterketako antolakuntza hoberenaren” saria eskuratu ondoren, inoiz baino indartsuago datorkigu aurtengo edizio hau, honen adierazle, ordu bat baino gutxiagoan agortu zirela urtarrilaren 1ean eskuragarri jarritako 350 dortsalak.

Izen haundiko partaidetza.

Aurten ere, lasterketak izen haundiko korrikalariak izango ditu jaizkibelen gora, emakumeetan, besteak beste Marina Gonzalez, Ainhoa Belzunegi, Ane Fernandez, Iratxe Etxegoien edota Iera Urretagoiena eta gizonezkoetan Iker Oliveri, Amets Aranberri, Jon Ugalde, Iñigo Gurrutxaga, Mikel Oliveri, Oier Arraztio, Raul Artola, Eneko Iñarra, edota Carlos Garcia izango ditugu irteeran.

Sariak ondorengoak izango dira. Gizon eta emakume irabazleak, txapela, trofeoa eta 150 eurotako bale bat Apalategui Kiroldendan produktuetan erabiltzeko. Bai bigarren eta hirugarren gizon eta emakumearentzat, Lezoko produktuekin osatutako saskia. Lezoar lehengo neska eta mutilak ere saria jasoko dute, herriko jatetxeetako afari bina edukiz. Urtero bezela, aurten ere sari berezi bat egongo da suebakiako igoeran denbora hoberen egiten duen korrikalariarentzat.

Lasterketaren Datuak.

Lasterketak 14 kilometro eta 200 metroko ibilbidea du. 1200 metroko desnibel metatua dauka eta puntu baxuenak 18 metro dauzka eta punturik gorenenak Allerru Jaizkibel gainak ordea 543 metro, Lasterketaren zatirik gogorrena, hasierako 7 kilometroko igoerak dira, ondoren, herriruntz doan jeitsiera hasiko litzateke. Ibilbidean zehar Lezo herriko eta Jaizkibel mendiko toki berezienak zeharkatuko dituzte korrikalariek, Ixkulin, Allerru, Tiñelu.  

Dortsalen banaketa 8.30tan hasiko da eta 12etan sari banaketari hasiera emango zaio. Parte hartuko duten korrikalarien %90a gipuzkoarrak dira, baina badira Nafarroa, Iparraldea, Bizkaia,

Araba, Hueska, Madriletik etorriak ere. Oarsoaldeko 152 lasterketarik parte hartuko dute, 85 lezoar, 48 erretenteriar, 40 donostiar, 44 irundar, 37 hondarribikoa, 8 pasaitar, eta oiartzuarrak 11.

Lezoko parte-hartzearen errekorra. 85 izen-emate

Lezo Jaizkibel Mendi Lasterketako antolakuntzak bihotz bihotzez eskertu nahi du lasterketa hau egi bihurtzen duten patrozinatzaile, lezoko Udala, eta bereziki 100 bolondresetik gora lanean dabiltzanei.

Lasterketa Solidarioa.

Lasterketako inskripzioen euro bat solidarioa izango da eta AMEZTIA Talde lezotarrari zuzenduko zaio.

Zenbait herritar aspalditik ari gara Jaizkibelen kudeaketan esku hartzen, eta taldetxo bat bildu gara Lezoko lurren kudeaketarekin kezka dugulako. Horrez gain, bertako basoak berreskuratzeko lanak koordinatzeko premia antzematen genuen. Testuinguru horretan, Euskal Herri mailan Baso Biziak Plataforma sortzeak eta herriz herri tokiko basoak berreskuratzeko taldeak sortzeak, horien uberan gurea ere sortzeko indarra eman zigun.

Helburuak

Honako hiru helburuak ditu taldeak.

Bertako basoa berreskuratzea. Jaizkibelen kasuan, ameztia da berezko baso nagusia, nahiz eta horien arrasto txiki batzuk besterik ez diren gelditzen. Hala ere, erreka bazterretan haltzadiak eta eremu batzuetan hariztia ere hazi beharko lirateke. 

Basoen garrantziaren inguruko eta bertako basoa berreskuratzearen garrantziaren inguruko pedagogia egin, eta herritarrengan, kudeatzaileetan eta erabakiguneetan eragitea.

Orain arte auzolanean berreskuratutako eremuei eta lanari jarraipena ematea. 

Ameztiren lanabes nagusia auzolana da, herritarrak izan daitezen berreskurapen lanen protagonista. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu herritarrek baso eremuen ardura hartzea, elkarrekin, kontserbazioaren aldeko irizpideekin. Horrela, herritarrek jokabide arduratsuagoak izatea bultzatzen da. Horrenbestez, taldearen helburuak lortzeko zuhaitz landaketak antolatuko ditugu herriko beste eragileekin elkarlanean (Kuadrillategi, Etxetxo...), ibaietako zaborra kentzeko garbiketak, zuhaitz kimaketak eta baso bizien astearen moduko erakusketak.

LEZO MENDI FILM.

ALEX TXIKON HITZALDIA Otsailak 23 Osteguna. 19.30tan GEZALA Auditorioan. Doan eserlekuak bete arte. Erreserbak.  https://www.lezo.eus/index.php/eu/agenda/alex-txikon-solasaldia Alex, bizkaitarra, alpinista, aizkolaria, harrijasotzailea… kirolari handia da. 21 urte besterik ez zuela bere lehendabiziko zortzimilakoa igo zuen, Karakorum mendilerroko Broad Peak (8.051 m). Ordutik aurrera 30 espedizio ingurutan parte hartu du eta 14 zortzimilakoetatik 10 igo ditu.

ANDER IÑARRA AURTENGO OMENDUA.

Jatorriz Lezokoa da Ander Iñarra. 31 urte ditu jada, eta duela 7 urte pasa zen triatloitik trailera. Triatloi profesionalak behar duen denbora eta dedikazioagatik egin zuen aldaketa. Euskal Herriko trail running lasterkari onenetako bat dugu lezotarra. Aurten erabaki du buru-atsedena hartzea lasterketa mundo hontan eta ez du pentsatzen munduko trail txapelketan parte hartzea. Lezoko lasterketan ere ez du parte hartuko aurten nahiz eta bertako errekorra berak duen.

Kirol Iharduerako Emaitzak.

19 urterekin triatloietara saltoa.

20 (2011) urterekin triatloi zirkuituko 3. Sub23. 

23 urterekin (2014) Zuricheko Ironmana. M18-24 kategorian 5. Postua. Postu orokorra 144.

24 urterekin (2015) Bartzelonako Ironman 70.3 (Ironman erdiko distantzian), 25 urtez azpikoetan txapeldun.

Austriako Ironman 70.3 World Championship munduko txapelketan sailkatu eta parte hartu. M18-24 kategorian 14. Postu orokorra 176.

24 urterekin (2015) lehen mendi lasterketa. Talaia Donosti-Hondarribi. 3. Postua 

25 (2016)urterekin mendi lasterketetan hasi.

Lehenengo garaipena Pagoeta mendi lasterketa.

25 urterekin (2016) Eukal Herriko azpitxapeldun Axari Trailen. 

26 urterekin (2017) Euskal Selekzioarekin debuta. 

2017an Europako Skyrunning txapelketan 4. sailkatua.

28 (2019) urterekin Zegama-Aizkorri 10. ; 1. euskalduna

30 (2021) urterekin munduko Skyrunner World Series raking zirkuitoan (munduko kopa) 4. postua

31 (2022) urterekin Skyrunner World Series zirkuitoan rankingean 3. postua 

32 (2023) urterekin buruarentzat beharrezko deskantsua. Munduko koparik ez, ingurko lasterketak bakarrik. 

Munduko kopako lasterketetan garaipenik ez, baina 2022an 2. postu bat eta 3. 2 aldiz.

Mendiko lasterketetan guztira 21 txapel.

Lezo-Jaizkibel 4x irabazia. Egungo errekorra.

Arloa edo saila