Irailaren 27an berriro irekitzea aurreikusten da.
Lezoko bi igerilekuak itxita mantenduko dira gaurtik aurrera. Urtean egiten den bi asteko itxialdia, aurten 3 astekoa izango da. Igerileku bateko filtroak konpondu ezineko pitzadura bat izan du. Hori dela eta, mantentze lanak egingo dira eta depurazio sistema berritu.
Aipatu behar da, Lezoko Udalak aurtengo aurrekontuetan, filtro guztiak berritzea aurreikusia zeukala.
Obrak irauten duten bitartean, Oiartzungo igerilekura joateko aukera dute lezoarrek. Lanak irailaren 27rako amaituak egongo direla aurreikusten da.
Belardia, ur jolasak, spagunea eta hamaka zerbitzuak irailaren 12ra arte mantenduko dira.