Mugikortasunaren eta Kirolaren asteen baitako ekintzen harrera ona

Og, 2017-10-05 12:40

Mugikortasunaren  eta Kirolaren Europako asteen harira Udalak antolatutako ekintzek partaidetza altua izan dute, hori dela eta Udala pozik azaldu da ekimenek izan duten arrakastarengatik.

Aurten lehen aldiz ospatu dira Europako Mugikortasunaren eta Europako Kirolaren asteak Lezon. Herritarren artean ohitura osasuntsuak eta bizitza aktiboagoa sustatzeko eta mugikortasun jasangarriaren alde egiteko helburuarekin ekimen ugari antolatu zituen Udalak irailaren 20 eta 28 bitartean.

Udalak balorazio positiboa egin du, oro har, ekimen guztiek harrera ona izan dutelako eta partaidetza altua izan delako. Total training saioan inork parte hartu ez bazuen ere, gainerako ekintzak arrakastatsuak izan dira.

Antolatu diren hiru Nordic Walking saioetan 15 pertsona inguruk parte hartu dute. Dagoeneko Kiroldegian eskaintzen den kirol jarduera da Nordic Walking-a eta antolatutako 3 saio horien bitartez kirola ezagutzera eman da eta jada herritar batzuk izena eman dute Nordic Walking-eko kiroldegiko eskaintzan eta taldea osatze bidean da.

Esgrima eta Jumpfit saioetan ere herritar ugarik parte hartu zuen, horien artean baita haurrek ere; partaideez gain, lezoar asko gerturatu zen saioak  ikustera.

Amaitzeko, ekintzarik arrakastatsuena mendi buelta gidatua izan zen. 40 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten eta giro ezin hobean gauzatu zen mendi buelta. Xoxolurra eremuaren garbiketa egiteaz gain, partaideek hamaiketakoaz gozatu zuten herrira itzultzean.

Arloa edo saila