Pilota partiduak jokatuko dira Santakrutzak bitarte

Al, 2018-07-23 14:08

Haurrek uztailaren 26 eta 27an jokatuko dituzte lehen partiduak, eta abuztu amaieran eta iraila hasieran ere jokatuko dute. Helduek, aldiz, abuztuaren 1etik aurrera egunero jokatuko dute, nagusiki arratsaldez

Dagoeneko martxan da Lezoko herri mailako pilota txapelketa. Haurrek zein helduek parte hartzeko aukera dute, bakoitzak bere mailan, eta txapelketako finalak Santakrutzetan jokatuko dira.

Haurrak izan dira partiduak jokatzen lehenak, izan ere, joan den uztailaren 19an hasi ziren eta hilaren 26 eta 27an jarraitzea aurreikusita dago. Egun horietako partiduen ostean atsedenaldia etorriko da eta abuztu bukaeran helduko diete berriro ere partiduei, azkenak iraila hasieran jokatuz. Data horiek oraindik zehaztu gabe daude.

Helduen partiduei dagokienez, hauek abuztuaren 1ean hasiko dira. Partiduak egunero jokatuko dira, nagusiki arratsaldez, nahiz eta asteburuetan partidurik ez jokatzea aurreikusi den. Halere, txapelketa aurrera doan heinean finkatzen dira partiduak jokalarien ordutegiaren arabera eta, era horretan, goizak eta jai egunak ere erabili daitezke. 

Arloa edo saila