Tipi Topari amaiera bikaina eman zitzaion eta uztailean “Martxa” ekimena bikoiztuko da

Or, 2021-06-18 17:11

Indarra, oreka eta koordinazioa lantzen dituen jarduera da.

Ostegunean, ekainak 17, ikasturte honetako azken “Tipitopa” saioa egin zen.

Euripean Tipi atsegina burutu ondoren, Topa gozagarri batekin amaitu zuten goiza ibiltariak Koldobike Gezala frontoian.

Tipitopa irailean bueltatuko da; dena den uztailaren 1 etik aurrera eta uztaila guztian zehar Martxan (indarra-oreka-koordinazioa) ekimena bere horretan jarraituko du. Gainera, ekimena bikoiztu egingo da; hortaz, uztailean astearte eta ostegunetan 11:00tan gorputzari martxa piska bat eman nahi dieten horiek badute bere tartea Bekoerrota kiroldegian.

Lezoko Udalak herritar guztiak bertan parte hartzea animatu egiten ditu.

Arloa edo saila