Uda kanpaina 2021 - Izena emateko epea zabalik

Al, 2021-05-03 13:23

UDA 2021 Kirol Kanpaina Oarsoaldeko lau udalek osatzen duten Eskualdeko Kirol Koordinazio Mahaiak (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) antolatu eta bultzatu du, urtero bezala. Aurten jardueren antolaketa bizi dugun egoeraren arabera egokitu da.

Izena emateko epea maiatzaren 3tik aurrera zabalduko da.

Jarduera bakoitzari buruzko informazio zehatza eskuratzeko, alboan eskuragarri dagoen esku-orrian adierazten diren telefonoak erabil daitezke.

IZENA EMAN

Esku-orrian azaltzen den telefonora deitu izenematea nola egin jakiteko; Bpxporten ardurapean dauden jardueretan kirol instalazioetatik pasa daiteke zuzenean.

Aurtengo kanpainaren oinarria da askotariko jarduerak egitea, beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuz. Hori dela eta, eskaintza egokitu egin da, eta, kasuan kasu, beharrezkoak diren higiene- eta desinfekzio-neurri zorrotzak aplikatuko dira ikastaro guztietan.

Kanpaina honetan ikastaroak antolatzen dituzten kirol entitateek ahalegin handia egin dute bigarren  urtez pandemiak eragiten dituen zailtasunak gaindituz eskaintza zabaltzeko eta egokitzeko. Hala, ikastaroetako plaza kopurua egokitu egingo da, indarrean dauden neurrien baitan, eta monitore eta parte-hartzaileentzako segurtasun-protokoloak ezarriko dira, horiek kontuan edukiz. Arreta berezia jarriko da erabilitako materialetan eta jarduerak egiteko espazioen aforoan, eta desinfekzio-lanak modu zorrotzean egingo dira.

Piraguen eta Stand Up Paddleen alokairua denentzat irekia Donibanen.

Itsasoko jarduerak indartzeko apustuaren adibide garbia da Pasaiako Udalak Donibaneko kirolgunean duen piraguen eta Paddel Board-eko taulen alokairu-zerbitzua (Udako Kirol Kanpainako esku-orrian jasotzen da). Alokairuari buruzko informazioa Donibaneko kiroldegian eskura daiteke: 943345371. Zerbitzua garaiz eskatzeko gomendioa egiten da, udan eskaera handia izaten baita.

Banakako zein binakako piraguak aloka daitezke, ordubeterako edota egun osorako. Halaber, uda osorako bonua ere egin daiteke. Zerbitzu berri hori aukera ezin hobea da, badia eta kostaldea ezagutuz, egun pasa ahaztezinak egiteko. Horrelako ontzietan irteera gidatuak egin nahi izanez gero, Donibaneko kirolgunean har liteke zerbitzua, aldez aurretik erreserba eginda.

Hemen eskuorria

Arloa edo saila