Gaur irailak 14, Lezoko 1go Antzerki Testu Laburren lehiaketan parte hartzeko deialdia amaitu da. Orotara 18 dramaturgo aurkeztu dira lehenengo edizio honetara.
Epaimahaiean egongo diren 3 adituak hauexek izango dira:
LIERNI FRESNEDO: Lezotar antzezlea
KEPA ERRASTI: Dramaturgoa eta aktorea
AGURTZANE INTXAURRAGA: Hika Teatroko Zuzendaria eta Dramaturgoa
Irailaren 27an, 6 dramaturgo finalistak nortzuk izango diren iragarriko da.
Gogoratu urriaren 7an, 6 testu finalisten lehiaketa-festa ospatuko dugula. Testu irabazlea zein den publikoak, zuk, erabakiko duzu. Gorde data eta adi!
Arloa edo saila