Eta asteburuan zer?

Or, 2017-09-15 11:22

Gaur baserritarren eguna da eta gauean afari herrikoia eta kontzertuak izango dira The Jaig, Izerberg, Eltrotxufla eta DJ Pattor. Jaien azken egunetan ekintza ugariz gozatzeko aukera ere izango dute herritarrek, besteak beste: txikien krosa, marmitako txapelketa, puzgarriak , inude eta artzainen desfilea, haur jolasak, Kale antzerkia…

Irailak 16, larunbata:

10:00- Diana eskualdeko dultzaineroekin.

10:00- Belarrak moto taldearen moto-irteera Lezotarra tabernatik.

10:30- Txikien krosa Euskal Herria Plazan.

11:00- XVIII. marmitako txapelketaren hasiera Karlos Saldise Plazan.

11:00- Puzgarriak Lopene Plazan (Euria egiten badu kiroldegiko frontoian).

12:00- Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar Lezoko Txistulari Elkartearekin, Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.

12:00- Lezoko Dantzazaleen VIII. Muxiko eguna Karlos Saldise Plazatik abiatuta.

12:00- Sueltoko dantza txapelketa Gurutze Santuaren Plazan.

12:30- Kantujira Aiton Bordatik abiatuta.

14:30- Marmitako txapelketaren bazkaria Karlos Saldise Plazan.

16:30- Truk txapelketa Tiñelu elkartean.

17:00- Puzgarriak Lopene Plazan.

17:00- Muxikoak herrian zehar.

17:30- Josetxo Etxandi XLII. oroitaldiko, herri mailako pilota txapelketaren finalak, Goiko Plazako frontoian (Eguraldi txarrarekin Bekoerrotako frontoian).

19:00- Larrain dantza Gurutze  Santuaren Plazan.

19:00- Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar Lezoko Txistulari Elkartearekin, Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.

20:00- Salsa eta Kubako doinuak euskaraz Tik tara taldearekin Gurutze Santuaren Plazan.

22:00- Zezen suzkoa Gurutze Santuaren Plazan.

23:00- Kontzertuak Karlos Saldise Plazan: Trini Fox, Kulto Kultibo, Katez eta KO etiliko. Amaiera, musika txosnan.

Irailak 17, igandea:

09:00- Plater tiraketa Arkaleko kantxan.

10:00- Diana eskualdeko dultzaineroekin.

12:00- Inude eta artzainen desfilea Lopenetik abiatuta.

16:00- Zezentxoak eta poniak Gurutze Santuaren Plazan.

17:30- Haur jolasak Goiko Plazan.

19:00- Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar Lezoko Txistulari Elkartearekin, Karlos Saldise plazatik abiatuta.

20:00- Kale antzerkia, Ganso & Cia-k “Walkman” aurkeztuko du Gurutze Santuaren Plazan.

21:45- Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolako bandaren emanaldia, Gurutze Santuaren Plazan.

22:00- Zezen suzkoa Santakrutzei amaiera emateko, Gurutze Santuaren Plazan.

 

Arloa edo saila