Gaur arratsaldean iritsiko da Trapujale Inauteriei hasiera emateko

Og, 2018-02-08 13:56

Lezo Herri Eskolako haurrak izango dira Trapujaleri harrera egiten lehenak arratsaldeko 16:00etan eta, ondoren, Lapurdiko hiru ikastoletatik etorritako haurrekin batera harrera egingo diote gainerako herritar guztiek inauterietako protagonista nagusiari Gurutze Santuaren plazan arratsaldeko 19:30ean.

Trapujale prest dago festari hasiera emateko. Urtero bezala, gaur, ostegunzuri, jaitsiko da Trapujale Martizkone baserritik.

Lehenik eta behin, 16:00etan Lezo Herri Eskolako haurrek harrera egingo diote eta, ordu batzuk beranduago, 19:30ean Trapujale Martizkone baserritik jaitsiko da kalejiran herriko plazara iritsi arte, Alde Zaharreko Joaldunen eta Tomas Garbizu Musika Eskolako taldeek lagunduta.

Gaurkoan, baina, gonbidatu bereziak izango ditugu geurean, Lapurdiko Lekorne, Mendiondo eta Gerezietako ikastoletako haurrak etorriko baitira, Trapujaleri ongietorria eman eta dantzatzera.

Ondoren, Lezoko Trapujale oroigarri berezia emango zaio Oroitzene AEK Euskaltegiari. Omenaldi ekitaldia Gurutze Santuaren plazan izango da. 

Arloa edo saila