Gaur piztuko dira gabonetako argiak

Al, 2017-12-04 12:17

Kale argiztapenaz gain, kultur egitarau zabala antolatu da Gabonetarako: kontzertuak, liburu eta disko azoka, ipuin kontaketak, pailazoak…

Gabonak ia ate joka ditugu eta Lezo gabon giroaz janzteko Eguberrietako argiztapena piztuko da gaur. 

Argi apaingarriak ezarri dira herri osoan zehar hainbat leku eta elementutan, hala nola, zuhaitzetan edota faroletan.

Joan den urtean bezalaxe, kale argiztapenak helburu bikoitza izango du, herria girotzea batetik, eta tokiko merkataritza babestea eta laguntzea bestetik. Izan ere, bertako saltokientzat garai berezia izaten da hau eta hori dela eta, kale argiztapenaren bitartez herritarrei bertako saltokietan kontsumitzeko deia egin nahi zaie.

Gabonetan kultur egitaraua, zabala:

Kale argiztapenaz gain, kultur egitarau zabala ere antolatu da Gabonetarako. Egitaraua egunez-egun hemen. 

 

 

Arloa edo saila