Gezalan aldagelak eraikitzeko lanak esleituta

Al, 2017-07-03 10:57

Murgil Eraikuntzak S.L. arduratuko da lanak aurrera eramatez eta horiek gauzatzeko 2 hilabete izango ditu. Bestalde, gaurko Tokiko Gobernu Batzordean lorazaintza eta ludoteka zerbitzuaren kudeaketa kontratuak ere esleitu dira.

Gaur goizean ospatutako Tokiko Gobernu Batzordean Gezala auditorioko aldagelak eraikitzeko lanak Murgil Eraikuntzak S.L. enpresari esleitzea onartu da. Lanek 86.609,17 euroko aurrekontua izango dute eta enpresak bi hilabete izango ditu obrak burutzeko, izan ere, Udalak helburu du ikasturte berria hastearekin batera, lanak amaituta egotea. Gauzak horrela, laster hasiko dira aldagelak eraikitzeko lanak.

Kulturaren aldeko apustuan dago kokatuta aipatu aldagelak sortzeko proiektua, izan ere, Gezalak egun ez du eremurik gauzak utzi eta aldatzeko eta ondorioz, bertako zein kanpoko taldeek ez dute eszenatokira igo aurretik lasai egoteko espazio egokirik. Bertan antzezten edota lanean aritzen diren taldeen beharrei erantzun eta beren baldintzak hobetzea du xede proiektuak.

Lorazaintza eta ludoteka zerbitzuaren kudeaketa kontratuak ere esleituta

Lehena, hau da, lorazaintza kontratua, GUREAK BERDEA S.L.U-ri esleitu zaio eta bigarrena aldiz, Hezkide Eskolari. Hortaz, Hezkide Eskola arduratuko da 2017/2018-2018/2019 ikasturteko ludoteka eta Gezala sarrerako zerbitzuak kudeatzeaz. 

Arloa edo saila