"Marinazkane eta Zirikuak" liburua salgai

Al, 2017-03-06 11:10

Jada eskuragai “Marinazkane eta Zirikuak” ipuin berria, 5 euroren truke

Aurtengo inauteriak bereziak izan dira Trapujaleren 30. urteurrenaren dela eta.

Lezoko Udalaren helburuetako bat udalerrian erroturik dauden jarduerak indartzea izanik, herriaren garapenaren eta identitatearen mesedetan, bertako inauterietako pertsonaia nagusiaren urteurrena ospatzeko eta nabarmentzeko ekimen ezberdinak antolatu dira. Horien artean, Marinazkane sorginaren eta bere zazpi zirikuen misterioak argituko dituen liburuaren aurkezpena.

Jada jarri da salgai liburu berria. Kultura saileko bulegoan eta plazako Estankoan eskuratu daiteke, 5 euroren truke.

Arloa edo saila