Memoria Historikoaren inguruko ekitaldiak, Lezon

Hainbat omenaldi eta ekitaldi antolatu dira 85.urteurrenean.

1936ko irailaren 13an frankistak Lezon sartu ziren. Irun suntsitu eta okupatu ondoren, Errepublikaren aurka matxinatutako tropak Donostiarantz doaz, baina Gaintxurizketan eta Jaizkibelen milizianoek eta gudariek bide itxi zieten. Irailaren 13ra arte iraun zuten, egun horretan defentsa-lerroak Lezotik Donostiaraino igarotzen baitira.

Frankistak gure herrian sartu zirenean indargabetu zuten Udal Korporazioari omenaldia egingo zaie. Bertan, Felix Arriaga Zapirain udal langilea lanean ari zenean, frankistek bonbardaketa batekin erail zuten. Gertatutakoaren 85. urteurrena betetzen da aurten.

Horregatik, Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Elkarteak eta Lezoko Udalak hainbat omenaldi eta ekitaldi antolatuko dituzte datozen asteetan.

Irailak 11, larunbata.

12:30 1936ko Udal Korporazioari omenaldia (Patricio Lopetegi, Vicente Aierdi, Jose Maria Bengoetxea, Ignacio Pikabea, Venancio Salaberria, Anastasio Salaberria eta Florencio Salaberria), Udalbatza Aretoan (Ekitaldi itxia, prentsa + gonbidatuak bakarrik).

-   Udal ordezkariek eta Etxetxo elkarteko kideek hartuko dute hitza.

- Ion Gambra, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideak eta Kultura Demokratikoaren zuzendaria bertan egongo da. Aintzane Ezenarro, Gogora Institutuko zuzendaria, ekitaldira gonbidatua dago.

- Hainbat familiar ere bertan egongo dira.

- Oroimenezko plaka baten inaugurazioa egingo da.

13:00 Felix Arriaga Zapirain udal langile zenari omenaldia. Frankistak botatako bonbak eraila. (Udaletxeko Plazan). Agurra, lore eskaintza eta oroimenezko plaka baten inaugurazioa. Lezoko ereserkia kantatu da eta koroak beste abesti batzuk interpretatuko ditu.

Udal ordezkari eta Etxetxo elkartearen adierazpenak egongo dira ekitaldian.

COVID-19ak eragindako pandemia dela eta, aforo mugatua egongo da plazan. 150 eserleku egongo dira bakarrik.

Irailak 16, osteguna

19:30 Haur Erbesteratuak, dokumentala, doan, Gezala Auditoriumean. Armada Frankistaren altxamendutik, eraso militarrek biztanleria zibilaren masa handi bat erbesteratzea behar zuten. Ebakuazio horiek bultzatu ziren, batez ere, “adin txikikoak gerratik urrundu eta hiri irekietako aire-bonbardaketa bereizigabeetatik babestu nahi baitziren”. Haur hauen lekukotzak jasotzen dira dokumentalean.

Azaroak 27, larunbata

17:15 Requiem por un campesino... antzerkia. Gezala Auditoriumean, sarrerak 8 euro.
1937ko udan, urtebete igaro da Paco del Molino hil zenetik, eta Mosen Millan, bataiatu eta ezkondu zuen apaiza, mutilaren arimaren aldeko requiem meza ospatuko du gaur. Ordubete pasatxo falta da meza hasteko, eta apaiz zaharra, sakristauaren ondoan, senide eta lagunen zain dago.

 

Arloa edo saila
Eranskinak
Kartela 2397.32 KB