Pirritx, Porrotx eta Marimotots ekitaldiaren sarrerak, bihartik aurrera salgai

Ar, 2021-12-14 12:21

900 pertsonentzako aforoa izango du ekitaldiak.

Urtero bezala, Errege Egunaren bezperan, urtarrilaren 5ean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Lezon izango dira. Emanaldia Bekoerrota kiroldegian izango da, 12:00etan.

Oraingoan, "Kuikui" lana aurkeztuko dute. COVID-19aren pandemia dela eta, aforoa 900 pertsonentzako izango da. Segurtasun, distantzia eta higiene neurriak bermatuko dira.

Sarrerak abenduaren 15etik aurrera (08:45etan) jarriko dira salgai zortzi eurotan.

Udalaren webgunean https://sarrerak.lezo.eus/ eta kultura sailean egongo dira eskuragarri baina interneten bidez erostea gomendatzen da.

Arloa edo saila