"Richard Zikoina"

  • Ekitaldi mota
    Haur jarduera
  • -
  • Lekua
    Gezala Auditoriuma

"Richard Zikoina"

Zikoinek hezitako txolarre umezurtza da Richard, bere burua zikoinatzat duena. Negua iristean, lurralde epelagoetara lekualdatzeko garaian, bere zikoina familiak txolarre bat dela kontatu eta basoan geratu behar duela esaten dio, ez baitu Afrikaraino heltzeko bidaia luzean bizirauteko aukerarik izango. Richard ez dago konforme, eta benetako zikoina dela erakutsi nahiko die, bidaia luzea bere kabuz eginda. Lagun imaginarioa duen hontza xelebrea eta abeslari famatua dela pentsatzen duen perikitoa izango ditu bidaia-lagun. Oztopo ugari gainditu beharko ditu abentura zirraragarrian: saguzar arriskutsuak, Intertentera engantxatuta bizi diren usoak, bele mafiosoak, gorreria eragiteko zarata egiten duen Boeing 747 bat...

Afrikarako bidea topatzen duenean, beste ezusteko bati egin beharko dio aurre. Zikoinetako bat, azkonar beldurgarri baten atzaperretan preso dago, eta ihesaldian lagundu beharko dio. Zikoina txikiak barruan duen txolarre indartsua askatu beharko du ihes egin eta bere familiarekin elkartzeko.

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Haur jarduera
Hizkuntza
Euskaraz

Nire agendan erantsi + Google Calendar

App.a deskargatuDescarga la app.