Udalak antolatutako Trapujaleren gaineko argazki lehiaketak baditu irabazleak jada

Ar, 2017-03-14 14:11

Inauterietako pertsonaia ospetsuenaren harira antolatutako argazki lehiaketak zazpi irabazle ditu

Lezoko Udalaren helburuetako bat udalerrian erroturik dauden jarduerak indartzea izanik, herriaren garapenaren eta identitatearen mesedetan, Trapujale pertsonaia omentzeko argazki lehiaketa antolatu du. Bertan Trapujalerekin lotura zuten argazkiak atera behar izan dituzte parte hartzaileek, eta APPra igo. Herritarrek argazki gustukoenak bozkatu ondoren, lehiaketak baditu irabazleak jada: Ainara Beldarrain, Jon Esnaola, Gorka Izulain, Jesica López, Mari Jose Nicolas, Nagore Perez eta Amaia Rebollo.

Argazki irabazleak martxoko Udal aldizkarian argitaratuko dira, eta irabazleei Trapujaleren 30. urteurrena nabarmentzeko helburuarekin sortu den “Marinazkane eta Zirikuak” ipuin ilustratua emango zaie. Bertan inauterietako pertsonaiarik maltzurrenaren eta haren zazpi zirikuen misterioak argituko dira.

Zorionak irabazleei! liburua jasotzeko udaletxeko kultur saileko bulegora joan beharko duzu. (Bulegoko ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30era)

Arloa edo saila