Zorionik beroenak Max Sarietako finalistei eta txapeldunei

Ar, 2023-04-18 16:06

Max Sariak (Sagarrak) atzo banatu ziren Cadizeko Gran Teatro Falla aretoan.

Lezoko Udalak Max Sarien XXVI. edizioko finalistak eta irabazleak zoriondu nahi ditu. Atzo banatu ziren Cadizeko Gran Teatro Falla aretoan.

Guztien artean, euskal kulturarekin eta antzerkiarekin lotura duten eta Lezorekin ere nolabaiteko harremana duten hainbat profesional nabarmendu daitezke. Horien artean:

- "Tanttaka Teatroak", ekoizpen lan onenaren sagarra irabazi zuen (Sexberdinak lanagatik). Emanaldi hau Lezon izango da maiatzean. Sarrera guztiak denbora gutxian agortu ziren.

- Beste irabazleetako bat Pascal Gaigne musikaria izan zen. Ikuskizun eszenikorako musika-konposizio onenaren kategorian onena izan zen Kukai Dantzaren "Eta orain zer?" antzezlanean egindako lanagatik.  Errenteriako taldeak lan bikaina egiten jarraitzen du.

Maria Goiricelayak antzerki- edo koreografia-lanaren egokitzapen onenaren saria irabazi zuen Yerman egindako lanagatik. Bere obra guztiak Lezoko Gezala Auditoriumean ikusi ahal izan dira, Yerma barne.

Zuzendari onenaren saria Iñaki Rikarterentzat izan zen. Zuzendari eta aktore bikain honen lanak, normalean,  Gezalan sartzen ez badira ere, Lezok "Quitamiedos" obraz gozatu ahal izan zuen.

Ane Pikaza (Yerma antzerkiko protagonista) ere finalistetako bat izan zen. Irabazi ez arren, aktore bikaina da, eta Gezalaren oso laguna.

Berriro ere, zorionak irabazle guztiei!

Saridun guztien izenak, informazioa eta argazkiak ondorengo estekan kontsulta daitezke: MAX SARIAK 2023

Arloa edo saila