LEZOKO ALTZARIEN MANTENU LANAK

Ar, 2024-07-23 09:54

Lezoko udaletxeak 3 lagun kontratatu ditu herrian zehar sakabanaturik dauden hiriko altzarietan mantenua eta margotze lanak egiteko. Lan horiek hurrengo hilabeteotan egingo dira, uda garaia aprobetxatuz.

Mantenu eta margotze lan horiek egiten ari diren hiru profesionalak Oarsoaldea Garapen Agentziaren lan programari esker kontratatu dira.