Larunbatean, otsailaren 15ean, 9:30ean, Lezo Herri Eskola parean dagoen basoa txukuntzeko auzolana egingo dute.
Lezoko Udalaren babesarekin, Hezikuntza Lezo Herri Eskolako gurasoen elkarteak eta Txerrimuñoko kideek basoa txukundu eta berpizteko auzolana deitu dute larunbat honetan.
Herri Eskola aurrean dagoen hazitegia txukuntzeko gunea garbitu eta egokitzea izango da larunbat honetako auzolanaren helburua. Horretarako, lorezaintzarako eskularruak eta arropa egokia eramatea gomendatzen da.
Deialdi irekia da, joan nahi duen oro bertaratu dadin. Hamaiketakoa ere izango da.