Lezoko ludoteka berritua, prest

Ludotekan obrak burutu dira azken hilabeteetan eta urtarrilaren 10ean irekiko da.

Lezoko Ludotekaren erabilera aztertu ondoren, aretoan obrak egitea erabaki zen azken hilabeteetan.

Espazioaren antolaketa berria egin da, egurrezko harmailak jarri dira eta jolas handien uztarketa bultzatu: ping-pong, futbolina... Komunak ere eraberritu egin dira.

Lezoko Udalak argi dauka: Ludotekaren ezaugarria jolasa sustatzea da ─eta hau ezaugarri nagusia bezala hartuta─, eta ekintza-eredua definitzen duen elementu nagusietako bat lantzea: jostailua. Hau guztia euskara hizkuntzaren balore sinboliko-afektiboa landuz eremu ludiko ez formalean.

Horiek oinarri, Lezoko ludotekaz galdetuz gero, hainbat dira ludotekaren proiektuaz esan ditzakegunak:

  • Ekipamendu eder bat.
  • Profesionalen ekipo egonkor eta motibatu batek kudeatua.
  • Bere baitan borondate ludiko esanguratsua biltzen duena.
  • Jolasaren bitartez gauzatzen den borondatezko proiektu espezifikoa.

Gogorarazi nahi da, Lezoko Ludotekan izena emateko epea ireki dagoela. Bertan, 6-10 urteko haurrek, jolasteko, tailerrak egitekoa, txapelketetan parte hartzeko eta pelikulak ikusteko aukera izango dute.

Ikasturtea urtarrilaren 10ean hasiko da eta amaiera ekainaren 24ean izango da. Ordutegia: 16:30etatik-19:30etara.

30 haurrentzako lekua egongo da eta Lezon erroldatuak egon beharko dute.

Prezioak, salbuespenak eta beherapenak udaleko webgunean argitaratu dira.

COVID-19 protokoloa dela eta, izen emateak on-line egitea eskatzen da: https://udala.lezo.eus/ludoteka-2020-2021webgunean.

Bestela, Kultura Saileko bulegoan egiteko aukera dago: 8:30 - 13:30 ordutegian.