Lezoko Udalak goi ur-hornikuntzako toki sistemak besterentzeko lankidetza hitzarmena Añarberekin sinatuko du

Og, 2022-03-03 12:24

Osoko bilkuran onartu da erabakia eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko helburua du akordio honek.

Lezoko Udalak argi utzi nahi du, hitzarmen hau herriaren onurarako dela. Lezoko EH BILDUk dioenaren kontra, ura ez da Lezokoa, ondasun publikoa da (gainera, aipatzen duten Monatxoko hartuneak Pasaiatik datoz, adibidez). Eta ura, Lezo barnean dagoen mankomunitate batek kudeatzen jarraituko du.

Egoera hau mankomunitatea osatzen duten 10 udalerrietatik 6 udalerrietan ematen da gaur egun (mankomunitatearen barnean 3 talde politikoak daudelarik).

Gipuzkoako Urak Mankomunitateak 77 udalerrietatik 72 udalerrietan uraren %100 kudeatzen du.

Ulertezina da beste herriek positiboki baloratzen duten erabaki bat (EH BILDUk gobernatzen dituen udal batzuetan bultzatzen dena gainera) Lezon ezezkoa eman eta negatiboki jotzea.

Lezoko Udalak otsailaren 23ko ezohiko osoko bilkuran, Añarberekin goi ur-hornikuntzako toki sistemak besterentzeko lankidetza hitzarmena sinatzea onartu zuen.

Altako sarean aktuazioak:

  • Añarbek gaur egun Lezon hornitzen den uraren %70a inguru kudeatzen du, Darietako Sistematik.
  • Añarbeko Mankomunitateak Monatxoko sistematik hornitzen den uraren kudeaketa hartzen duenean (%30), erakunde bakar batek, Añarbeko Urak Mankomunitateak, kudeatuko ditu Lezoko Udalerriko altako ur hornidura sistemak.

-Txingudiko Urak Mankomunitatea Hondarribia eta Irungo kudeatzailea den bezala.

  • Hitzarmenaren helburuak:
    • Darietako sistemaren indartzea. Gaur egun, eta Monatxoko sistematik Lezoko poligonoak urez hornitu ezin denean, Darietako sistematik hornitzen da. Bertan dauden ponpaketa sistema berritu eta handitu egingo da.
    • Bi sistemak bat egitea, (hau da saretzea) Juantene inguruan depositu berri bat eraikiz. Depositu honek 2 helburu ditu:

 

      • 1) Lezoko poligonoetako Depositu banatzaile eta Erregulatzailea izatea,  Lezoko Poligonoetan ur hornidura eta uraren kalitatea bermatzea.

 

      • 2) Gaur egun Monatxoko sistematik hornitzen diren landa lurreko baserri eta jarduerei, urte osoan ur hornidura eta uraren kalitatea bermatzea.

 

    • Monatxoko sistema berritzea, gaur egun  dituen gabeziak zuzenduz eta etorkizun berrietara egokituz (erreserba sistema bezala utziz)

 

  • Hitzarmenaren onurak:
    • Erakunde bakar batek kudeatuko du, Añarbeko Mankomunitateak,  Herriko Altako ur hornidura sistema osoa. Honek administrazio publikoei  eskatzen zaion efizientzia ekarriko du eta duplizidadeen ekiditea.

 

    • Poligonoetako ur hornidura bermatzea, batez ere sute kasuen aurrean.

 

    • Landa Lurrean ur hornidura bermatzea, gaur egun urte sasoiaren baitan sortzen diren gabeziak ekidituz.

 

    • Uraren kalitatea bermatzea, urte osoan ur kalitate berdina izatea, euri jasa handiek Monatxoko sisteman eragiten duten ur-uhertasun gertakariak ekidituz.

 

    • Monatxo sistemaren berritzea, Bai obrak irauten duten bitartean bertatik ura hornitzeko eta gerora begira, erreserbako errekurtso bezala geratuz.

 

    • Ekologikoak, Monatxoko sistematik, erreketara utzi behar den kaudal ekologiko bermatua geratuko da eta.

 

  • Hitzarmenaren alderdi ekonomikoa.

Añarbeko mankomunitateak prezio bera kobratuko du herrian hornituko den ura denengatik, bere jatorria dena dela. Prezio bera izango du Añarbeko jatorria duen urak edo Monatxoko sistematik jasotzen den urak.

Añarbeko mankomunitateak 2.650.000€ + BEZ inbertituko ditu aipatutako Daietako sistema berritzen, Juantene inguran depositu berri bat egiten eta gaur egungo Monatxoko sistema eguneratzen.

Udalak inbertsio honen %1,90a ordainduko du, Añarbeko kide den portzentailean eta Añarbeko Aurrekontuetatik (50.350€ + BEZ guztira.)

Bajako sarean aktuazioak:

Añarbek Lezoko Udalak bajako sarean dituen gabeziak ezagutzen dituen neurrian, 587.000€+ BEZeko inbertsioa proposatzen du hitzarmenaren barruan.

 

  1. Darietako sistematik herri kaskora doan hodi bakarraren berritzea proposatzen du.

Hodi hau, 1973- urtean eraiki zen eta garai haietan ohiko zen zementu zuntzezkoa da.

Aktuazio honek herri kaskoko ur hornidura bermatzea du helburu, bai ur matxurak- ur mozketak ekiditeko eta bai osasun arloak hobetzeko.

 

  1. Auñamendi Aizkorri eta Gorbea kaleetako hornidura sareen berritzea:

Hodi hauek Darietatik herri kaskora doan hodiaren garaikideak dira eta beraz arazo berak erakusten ditu, ur matxura-ur mozketen arazoa eta eraikitako materialaren osasun gabeziak.

Udalak inbertsio honen %1,90a ordainduko du, Añarbeko kide den portzentailean eta Añarbeko Aurrekontuetatik. (11.153€ + BEZ).