VII. OrriBakar literatur lehiaketak baditu irabazleak

Aurtengoan, osasun krisialdia medio, ez da sari-banaketa ekitaldirik egingo baina irabazleak udal liburutegian jaso ahal izango dute beren saria.

Lezoko Udal Liburutegiak OrriBakaR literatur lehiaketaren zazpigarren edizioa antolatu du herriko 6 eta 15 urte bitarteko haurrentzat.

Izenak dioen bezala, parte-hartzaileek edozein genero literarioko lanak aurkeztu behar izan dituzte, betiere orrialde bakar batean idatzita eta euskaraz, noski.  

Dagoeneko epaimahaiak hautatu ditu kategoria bakoitzeko irabazleak:

  • (6-7 urte) Aketi Arrastua Susperregi: “Joxe eta behia”
  • (8-9 urte): Ane Askasibar Lopetegi: “Perretxiko magikoak”
  • (8-9 urte): Uxuri Urkizu Salaberria: “Pultsera magikoa"
  • (10-11 urte): Hegoa Illarreta Beñaran: “Afrikako hodeiak”
  • (10-11 urte): Jimena Olmos Altube: “Bakarrik”
  • (12-13 urte): Ibon Arribas Alvarez de Eulate: “Margolaria”
  • (12-13 urte): Aitana Huici Moran: “Mundua salbatu zuten haziak”
  • (12-13 urte) Ane Jaunarena Cereijo: “Bizi ala iraun”
  • (14-15 urte): Naroa Jimenez Mouriño: “Ez gara mutu geratuko”
  • (14-15 urte): Naia Malmierca Silvan: “Haizeak eramaten nauen tokira”

Beraz, guztira 10 sari banatu dira eta irabazleek liburuak erosteko 100 euroko txartelak jasoko dituzte.

Esan bezala, osasun krisialdia medio, aurten ez da sari-banaketa ekitaldirik egongo baina irabazleak udal liburutegian jaso ahal izango dituzte aipatu bonuak liburutegiko ohiko ordutegian.

Arloa edo saila