Hasta que la muerte nos separe

  • Ekitaldi mota
    Antzerkia
  • -
  • Lekua
    Gezala Auditoriuma

Hasta que la muerte nos separe

Agertokian bi antzezle eta musikari bat. Adin beretsukoak, etengabe sartu eta ateratzen diren bi pertsonaia eraikitzen dituzte: bizikidetza luze baten ondoren banandu berri den bikotea, non bizitza elkarren ondoan amaitzea amestu duten. Alaba bat dute, banaketa hori hain handia ez izatea eragiten duena, eta erritu katolikoaren esaldi ospetsuak bere indar guztia hartzen duena "heriotzak banatzen gaituen arte".

Antzezleek maitasunaz eta ohituraz hitz egingo dute; diruaz, seme-alabez, iraganaz, orainaz eta etorkizunaz; eraiki eta hausten diren ametsez; gauzak gaizki egiteaz ongi egin daitezkeenean; harrotasunak esaten uzten ez dizunaz; porrotaz; ikaskuntzaz; itxaropenaz...

Inconstantes Teatro konpainiaren eskutik, Hasta que la muerte nos separe ikuskizunak, bikotea kontzeptu sozial, kultural, ekonomiko eta erlijioso gisa hausnartzen du. Alaba helburua, bat egitea, aitzakia, justifikazioa, baina, azkenean, beti hirugarren postuan dago. Gizartea eboluzionatzen ari da; mendebaldeko familia kontzeptua ez.

Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.

Sarrera eskuratu

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Antzerkia
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €

43.319847251852, -1.8979570493072

QR kodea

Nire agendan erantsi + Google Calendar

App.a deskargatuDescarga la app.