Euskal Herriko Musika Eskoletako piano ikasleen arteko topaketa da.
Ikasleek pianoa gozatzeko eta partekatzeko helburua, esperientziak, partiturak eta instrumentu horrekin lotutako edozein gai trukatzeaz gain.
Antolatzailea Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea da eta Astigarraga, Azkoitia, Legazpi, Gasteiz, Zarautz eta Lezo izango dira musika festa honen egoitzak. Guztira 200 musikari inguru izango dira eta 50 inguru Lezon.
Lezon otsailaren 24an izango da eta 3 txandatan egingo da:
16:00etan, 11 urtera arteko ikasleentzat.
17:00etan, 12 eta 14 urte bitarteko ikasleentzat.
18:00etan, 14 eta 18 urte bitarteko ikasleentzat.
Kontzertu eta jardueretarako sarrerak doakoak dira edukiera bete arte.