Landarbaso Abesbatza (Errenteria)
Landarbaso Abesbatza 1991. urtean sortu zen eta egun, bataz-besteko 31 urteko adina duten 43 abeslarik osatzen dute. Iñaki Tolaretxipi da taldearen sorreratik zuzendaria, punta-puntan dagoen egungo gipuzkoar zuzendari onenetarikoa.
Abesbatzak oso programa zabala lantzen du, garai eta estilo desberdinetako bai obra profano eta baita eliz obrak ere abestuz. Landarbaso Abesbatzak sorkuntza lana eta euskal folklorearen harmonizazio lana egiten du, proposamen musikal berritzaileak eskainiz.
Landarbasok azken urte hauetan nazio mailako zein nazioarteko ziklo, lehiaketa eta kontzertu askotan parte hartu du, eta 4 sari nazional eta nazioarteko beste 19 lortu ditu. Horien artean nabarmentzekoa da 8. Bali International Choir Festivalen lortutako GRAND PRIX saria. Abesbatza 2023an Asiako Sari Nagusiaren finalean parte hartzeko zain dago. 2022ko Proventzako Nazioarteko Lehiaketan lehen saria koru mistoen sailean eta jaialdiko Grand Prixa eskuratzen ditu.
Kontzertu eta jardueretarako sarrerak doakoak dira edukiera bete arte.