Euria

  • Ekitaldi mota
    Antzerkia
  • -
  • Lekua
    Gezala Auditoriuma

Euria

Markeliñe antzerki taldearen antzezlan berri honek, zerbait maite eta galtzen dugunean gertatzen zaigunari eta sentitzen dugunari buruz, eta jakina, gainditzeko dugun gaitasunari buruz hitz egiten du. EURIA testurik gabeko, hitzik gabeko proposamena da, eta eszenak forma bisualetan oinarrituz kontatzen dira. Antzerkia eta dantza, lengoaia osagarriak eta elkarren ondoan jarritakoak izango dira, istorioaren esanetara.

Gaiak tristura edo malenkonia eragiten baditu ere, ikuskizuna, umore ukituekin, ezuste bisualekin eta atmosfera poetikoan murgilduta dago.

Euria da...

Bo, protagonista, triste dago M. bikotekidea galdu duelako. Oroitzapenean murgilduta bizi da: Haren euritakoa etxeko esekitokian zintzilik.

Egun batean beste euritako bat aurkituko du kalean, apurtuta eta bertan behera utzita...

Zerbait maite eta galtzen dugunean gertatzen zaigunari eta sentitzen dugunari buruz dihardu Euria lanak.

Giro poetikoan, umore zertzeladez eta ikuste-ezustekoez, protagonistaren eta bi euritakoen elkarbizitza bitxia kontatuko digu istorio honek.

  • ZUZENDARITZA: Markeliñe
  • ANTZEZLEAK: Fernando Barado, Natalia García, Ioar Fernández
  • ESZENOGRAFIA: Jon Kepa Zumalde
  • JANTZIAK: Marijo de la Hoz
  • PROIEKZIOAK ETA ARGIAK: Paco Trujillo
  • IRAUPENA: 60'
  • HIZKUNTZA: testurik gabe
  • IKUSLEA: 3-10 urte 

Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.

Sarrera eskuratu

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Antzerkia
Hizkuntza
Testurik gabekoa
Prezioa
3 €

43.319847251852, -1.8979570493072

QR kodea

Nire agendan erantsi + Google Calendar

App.a deskargatuDescarga la app.