Artilusio (Markeliñe)

  • Ekitaldi mota
    Haur jarduera
  • -
  • Lekua
    Gurutze Santuaren plaza*

Artilusio (Markeliñe)

*Eguraldi txarra eginez gero Lezo Herri Eskolako patioan.

Imajina dezagun liburuz elikatzen den eta bihotz baten taupaden erritmoan funtzionatzen
duen itxura fantastikoko makina handi bat.
Eta tramankulu horren ondoan Greta ikusten dugu, adineko emakume maitagarria, liburuz eta
ipuinez osatutako liburutegi txikiaren inguruan atzera eta aurrera. Bere adina eta osasun
egoera delikatua gorabehera, Greta ustekabekoa, bitxia, apetatsua, fantasia zalea… da. Eta
makina, bere liburuen fantasia birsortzeko jostailu handia bezalakoa da, Pina, zaintzailea, bere
istorioen eta pertsonaien artean korapilatuz. Makinak Gretaren gustuaren araberako
fantasiazko egoerak sortzen ditu… Literaturako pertsonaia misteriotsu eta unibertsalak, Mila
eta bat gauetako lanpara zoragarriak, eta munduan zeharreko bidaia fantastikoak. Horiek
guztiak ondo pasatzeko eta jolasteko agertokiak dira.
“Artilusio”, bere pertsonaiekin eta bere makinarekin, liburuak eta irakurketak irudikatzen
duten horretan zentratzen da: Lekuz aldatzea, bidaiatzea, urruntzea norberaren barrua
aurkitzeko…

Eguna eta ordua
Lekua
Gurutze Santuaren plaza*
Ekitaldi mota
Haur jarduera
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan

43.321227085296, -1.89882072061

Nire agendan erantsi + Google Calendar

App.a deskargatuDescarga la app.