Skate-pistako hiritartze obren proiektua, baldintza-administratiboen agiria eta obraren esleipena onartu da

Az, 2008-07-30 11:05

Tokiko Gobernu Batzarrak  Skate-pistako hiritartze obren  proiektua, baldintza-administratiboen agiria eta obraren esleipena onartu du

Skate Pistako Urbanizazio obrak  Construcciones Dumboa, S.A.ri behin behineko esleitu zaio ondorengo baldintzetan:

  • - Prezioa: 99.562,15 €, BEZ gabe.
  • - Exekuzio epea. 2 hilabete.

Esleipendunak  behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea   jarri, berme honen zenbatekoa  esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 4.978 €.

b) Baldintza agiriko 18 ataleko a), b), c), d), e), f) eta g) puntuetako dokumentazioa aurkeztu beharko du.

Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Behin behineko esleipen hau, automatikoki behin betikoa bihurtuko da aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

Arloa edo saila