Udala Lezoko merkatariekin elkartuko da

Or, 2018-06-08 14:47

Bilera ekainaren 12an, asteartean, 14:30ean egingo da Kultur Aretoan

Lezoko Udalak, Merkataritzako Bulego Teknikoarekin elkarlanean, deialdia luzatzen die herriko merkatariei ekainaren 12an, asteartean, 14:30ean Kultur Aretoan egingo den bileran parte hartu dezaten.

Bilera honek helburu bikoitza du. Alde batetik, herriko merkataritzaren, zerbitzuen eta ostalaritzaren inguruko iritziak partekatzea. Bestetik, Udalak helburu du ‘LEZOKOAK’ Merkatari Elkartearen egoera aztertzea, elkartea biziberritzeko eta sektorearen ordezkari eta bitartekari bilakatzeko helburuarekin.

Herrian 50 merkatari baino gehiago daude eta horiei guztiei luzatzen die Udalak gonbita. Bertan, Nekane Aguirrezabal, MBTko teknikaria, eta Miguel Angel Sanchez, Hirigitza Zinegotzia, egongo dira.

Hori dela eta, Udala lanean ari da, Merkatarien Elkartearekin elkarlanean, Merkataritza Biziberritzeko Plan bat martxan jartzeko. Horren bitartez, gainera, diru-laguntza desberdinak jasotzeko aukera eskainiko litzateke.

Arloa edo saila