Energia Garbiaren Nazioarteko Egunaren testuinguruan, Oarsoaldeko Energia Bulegoa funtsezko eragile moduan nabarmentzen da eskualdean praktika jasangarriak sustatzeko, ingurumena errespetatzen duten energia-iturrietarantz igarotzeko konpromisoa berretsiz.
Oarsoaldeko herritarrek Energia Garbiaren eta Ingurumen-hezkuntzaren aldeko ekintza zehatzak egitearen garrantzia azpimarratzen dugu. Hona hemen iradokizun batzuk:
1. Energia Berriztagarriak Etxeetan:
Ikertu energia-iturri berriztagarriak ezartzeko aukerei buruz.
Informa zaitez eskaintzen duten gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-onurei buruz, bai eta eskura dauden laguntza eta hobariei buruz ere.
2. Energia Berriztagarrien Komunitateetan parte hartzea:
Kontuan izan tokiko energia berriztagarrien komunitateen kide egiteko aukera, proiektu kolektiboetan eta energia-arloko ahalduntzean laguntzeko.
Jakin ezazu nola parte hartu eta zer aukera eskaintzen dituzten.
3. Etxeko Energia-Kontsumoaren murrizketa:
Egin itzazu etxeko energia-kontsumoa kontrolatu eta murriztera bideratutako ekintzak, bai eta energia-eraginkortasuna hobetu daitekeen arloak identifikatzera ere.
Zalantzarik izanez gero, bulegoak berak laguntza eskain dezake.
4. Garraio Jasangarria Sustatzea:
Aukeratu oinez ibiltzea, bizikleta erabiltzea edo garraio publikoa hartzea ibilgailu partikularraren ordez.
Sustatu garraio-eredu jasangarriago eta osasungarriagoa.
5. Tokiko Enpresa Jasangarriak Babestea:
Lehenetsi tokiko enpresen produktu eta zerbitzuak eta praktika jasangarriekin konpromisoa dutenak.
Partekatu enpresa horiekin izandako esperientzia positiboak aipamen eta sare sozialetan.
6. Ingurumen-Hezkuntza Etxean:
Sustatu ingurumen-hezkuntza, antolatu ingurumenari buruzko familia-solasaldiak.
Inplikatu adin guztietako pertsonak ingurumen-hezkuntzarako jardueretan.
7. Eskola-Proiektu Jasangarrian Sustapena:
Bultzatu ikastetxeetan ingurumen- edo jasangarritasun-proiektuen garapena, “50/50” bezalako proiektuekin bat eginez. Tokiko eskola publikoetan Bulegoak dinamizatutako proiektu honen helburua belaunaldi gazteenak energia-eraginkortasunaren, baliabideak aurreztearen edo energia garbi eta jasangarria erabiltzearen garrantziaz kontzientziatzea da.
8. Parte-hartze Aktiboa Tokiko Ekimenetan:
Joan zaitez energia eta ingurumenari buruzko tokiko ekitaldietara.
Izan zaitez ingurumen-kontzientzia duten tokiko taldeetako kide.
Lagundu jarduerak edo hitzaldiak antolatzen.
9. Informazioa Sare Sozialetan partekatzea:
Partekatu energia garbiari eta jasangarritasunari buruzko hezkuntza-mezuak sare sozialetan.
Erabili emandako traolak mezua anplifikatzeko eta sareetako elkarrizketetan parte hartzeko.
Ekintza horiei esker, Oarsoaldeko herritarrek beren eskualdean energia garbia eta ingurumen-hezkuntza sustatzen aktiboki lagunduko dute.
Energia Bulegoaren funtsezko zeregina azpimarratzen dugu, bertakoei, komunitateari eta negozioei aholkularitza eskainiz eta informazio zehatza zein argibide praktikoak emanez erabakiak hartzeko. Oarsoaldeko Energia Bulegoak etorkizun jasangarri baten aldeko konpromisoa berresten du eta komunitateari gonbitea luzatzen dio ekimen honekin bat egiteko. Informazio gehiago lor dezakezu edo elkarrizketak koordinatu, jarraian ematen diren harremanetarako datuen bidez.
Oarsoaldeko Energia Bulegoa
943 34 41 60
Olibet 6, 20.100 Errenteria