Ekintzailetzan eta elkarrekiko ekintzailetzan jardunaldi eta tailer inspiratzaileak

Industria sortzaileen eremuan enpresa edo pertsona ekintzaileek hitzordua dute hurrengo martxoaren 14an Oiartzunen

INDUSTRIA SORTZAILEEN txanda da. Ekintzailetzan eta elkarrekiko ekintzailetzan jardunaldi eta tailer inspiratzaileak

Hau da INSPIRAEKINTZAILEAK

Hurrengo martxoaren 14an Oiartzungo Manuel Lekuona liburutegian, 9:00etatik 11:00etara, doako jardunaldi inspiratzailea egingo da eta industria sortzaileei erreparatuko die. Iker Izulain Arbonies & Asociados konpainian estrategia- eta berrikuntza-aholkulariaren partaidetza izango du. Nolanahi ere, berak eskarmentu handia du ekintzailetza-prozesuetan. Aldi berean, jardunaldian honakoak izango dira Idoia Lizeaga bitxigile eta lore-saltzailea, Habian! inkubagailukoa; Mirokutana eta Frangoak, ikus-entzunezkoen ekoizpen enpresak, kokapen berekoak; eta Mendi Urruzuno argazkilaria. Horiek guztiak INSPIRAEKINTZAILEAK proiektuaren bideari eutsiz, beren esperientzien bitartez, bertaratutakoei industria sortzaileen sektorean ekintzailetzaren eta elkarrekiko ekintzailetzaren txinparta pizten saiatuko dira.

Gero, martxoaren 21ean, jardunaldian egon diren pertsonek beren ekintzailetzari edo elkarrekiko ekintzailetzari buruzko ideia edo proiektuarekin aurrera jarraitu nahi badute, tailerra bitarteko, ekintzara pasako dira. Ekintzailetzaren inguruko tailer praktiko honetan ekintzailetzaren bidea hasiko dugu JUMP! proiektuen bizkortze-metodologiaz baliaturik “ekinez”. Banaka eta taldean, jardunaldian aurkeztutako esperientzietan oinarrituta, ekintzaileak izan daitezkeen pertsonen edo enpresen ideiak jaso eta landuko dira, baita negozio-ereduak edo negozio-logikak definitu eta gap nagusiak identifikatu ere.

Hau baita INSPIRAEKINTZAILEAK;

HAIN ZUZEN, ESPIRITU EKINTZAILEA DUTEN PERTSONAK ETA ENPRESAK BILATZEN DITUENA OARSOALDEAN EKITEKO. Doako esperientzia-jardunaldi eta -tailerrek pentsamendu ekintzailea ekarri nahi dute pertsonen burura eta enpresen elkarrekiko ekintzailetzaren esparrura.

Jada ekimenak eta ideiak dituzten pertsonentzat, Inspiraekintzaileak azken bultzada eman nahi die garatzen ausartzeko. • Enpresei hedapen-aukera gehiago eta kudeaketa, harreman eta elkar ekintzaren modu desberdinak ikusteko aukera eskaintzen die. • Espiritua izanik, berariaz ekimenak ez dituzten pertsona eta enpresei, ordea, ekitea edo elkar jardutea inspiratzen die.

Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako Departamentuaren lankidetzaz, Inspiraekintzaileak metodologia berriztatzailea da pertsona ekintzaileei eta enpresei laguntzeko. Nolanahi ere, eremu desberdinetan ekitetik abiatuta, lurraldea aktibatu eta dinamizatzea du helburu.

Eta, ondoren, zahartzearen inguruko ekonomia

4 eremutan piztu nahi dugu ekintzailetza eta elkarrekiko ekintzailetza. Abenduan indarrez hasi zen INSPIRAEKINTZAILEAK zerbitzu aurreratuen sektorean. Jardunaldian 150 pertsonak eta tailerrean 25ek parte hartu zuen. Urtarrilaren 15 eta 22an ekonomia berdeari edo zirkularrari erreparatu genion eta eskualdean sektorea mugiarazi zuen. Azkenik, planteatutako ekonomia edo zahartzearen ingurukoa maiatzaren 14 eta 21ean landuko da Oarsoaldean ekintzailetzan eta elkarrekiko ekintzailetzan programa inspiratzaile hau ixteko.

Zer egin behar dut jardunaldi eta tailer horietan parte hartzeko?

Oso erraza da. Sartu programaren web orrian (www.inspiraekintzaileak.com) eta bertan proiektuari buruzko informazioa aurkituko duzu. Horrez gain, parte hartu nahi duzun jardunaldi eta tailerretan izena emateko aukera dago. Bai jardunaldiak, baita tailerrak ere, doakoak dira eta Oarsoaldeak proiektuak esku hartzeko gonbita luzatu nahi dizue, gure eskualdean inspirazioaren txinparta piztuko duelakoan.

Argibide gehiago nahi izanez gero:

komunikazioa@oarsoaldea.eus

 

Arloa edo saila