Lezoko Salva Industrialek 75 urte bete eta bisita berezia jaso du gaur

Az, 2018-12-19 17:40

Konpainiaren 75. urteurrena ospatzeko, Iñigo Urkulluk, Markel Olanok, Arantxa Tapiak, Ainhoa Aizpuruak eta Jesus Maria Martiarenak bisita gidatua egin dute enpresan zehar

Bisitan, David Llordés Salva enpresaren zuzendari orokorraren eskutik instalazioak ikusi eta hitzaldian parte-hartu dute Iñigo Urkullu lehendakariak, Arantxa Tapia ekonomiaren garapena eta azpiegituretako sailburuak, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak, Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka diputatuak eta Lezoko alkate den Jesus Maria Martiarenak.

Hitzaldian, lehendakariak azpimarratu du Salva “belaunaldi desberdinek aurkezten dituzten erronkei aurre egiten jakin izan duen enpresa familiarraren adibide dela”. Kalitatea, berrikuntza, nazioartekotzea edo fabrikazio aurreratua enpresa honen lan-kulturan barneratuta daudela adierazi du baita ere.

Arloa edo saila