Sutea Euskal Herria Plazako salto-saltoan

Ekintza bandalikoa izan den ikertzen ari dira.

Txikizioekin esnatu da Lezoko herria berriro.  Oraingoan, Euskal Herria Plazan dauden ohe elastikoetan (salto-saltoan) sutea gertatu da. Herriko eta inguruko txikienei zuzendutako jarduera da.

Herritar asko goizeko 04:00ak aldera esnatu dira, inguruan hainbat leherketa entzun ostean.
Jesus Mari Martiarena Lezoko alkatearen esanetan, "oso triste gaude gertatutakoarekin. Ikertzen ari gara istripua izan den edo duela zenbait asteburu inguru hasi ziren ekintza bandalikoen jarraipena".

"Argi dagoena da gertaera honek hondamendi ekonomikora eramaten duela familia xume bat, lezoar txikienak gozatzeko negozio hau jarri duena", zehaztu du Martiarenak.

Udalak "herritar guztiei gizalegez jokatzeko" eskatzen die berriro. “Pandemia sufritzen jarraitzen dugu eta ezarritako arau guztiak errespetatu behar ditugu” adierazi du alkateak.