Antzerkia

Antzerkia

"7ak bat. Gaiztoetan gaiztoenak"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da?

Gure kulturako zazpi pekatu kapitalak eta orokorrean pekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin eban moduan, gizaki barri bati bizia emongo deutsagu, groteskoa, basatia, gupidabakoa....

Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiagaz, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi doguna, agerian geratuko da.

FITXA TEKNIKOA

  • Egilea: Atx Teatroa
  • Zuzendaria: Atx Teatroa
  • Musika: Zarzaparrilla
  • Antzezleak: -Mirian K. Martxante -Estibaliz Villa -Aiora Sedano
  • Argi diseinua: Atx Teatroa
  • Eszenografia: Atx Teatroa
  • Teknikoa: Atx Teatroa
Antzerkia

"Amor oscuro. Sonetos"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Sonetos del amor oscuro lana, agian, Federico Garcia Lorcak idatzi dituen 11 poema onenetarikoetan barna egiten den ibilaldia da. Ahazturatzearen, ezkutatzearen eta desagertzearen istorio bat.

Poema hauek josten zebila erahil zuten Federico. Valentziako hotel batean bilatuak, orrialde solteetan idatziak eta urratuz beteta. 40 urte luzez poesía zalei lapurtutako ziriborroa. Baina, bazegoen poema gehiagork? Nori zuzenduak?

Istorio zirririgarria, bertso kartsuak, torturatuak, ilunak... Isilpeko maitasunez, sekretuz beteriko istorio bat.

Antzerkia

"Rita arrastoan sartzen"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, pelukera. Ikasleak, Macbeth taberna baten izena dela uste du eta Hamlet, berriz, zerbeza marka bat. Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritak ikasteko duen griña asetzeko prest dago. Ikasleak ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Sarritan ikaslea bera izan ohi da irakaslerik onena.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Willy Rusell
  • Moldaketa: Aitziber Garmendia
  • Itzulpena: Martin Agirre
  • Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi
  • Antzezleak: Aitziber Garmendia, Joseba Apaolaza
  • Eszenografria diseinua: Asier Sancho
  • Janzkera: Cristina Martinez
  • Argitazpenaren diseinua: Julen Zaballa
  • Musika: Audionetwork
  • zuzendaritza teknikoa: Josean Jaramago
  • Eszenografiaren errealizazioa: Escénica integral
Antzerkia

"Santxoren anaia"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Pierre Menard-en El hermano de Sancho.

Dramaturgiak (Alberto Iglesias) pertsonaia bat asmatu du (Francisco Panza), antzoki batean bere anaia Sancho Panzaren bila dabilena. Bere bilaketa horretan, bere anaia Sanchorekin zerikusia duten hainbat pertsonaiarekin egingo du topo. Denak datoz leku beretik. Liburu batetik. Haiengandik ikasiko ditu bere pasadizoak eta biziko ditu bere istorioak, denek emango diote bere anaiaren berri, liburu bereko pertsonaiak baitira: "On Kixote Mantxako gizon eskuzabal eta bizkorra" (El ingenioso hidalgo Don quijote de la Mancha). Denak sartu eta irteten dira askatasun osoz, baina Franciscok debekatua dauka liburu hori eta beraz, bere bilaketa ez doa aurrera. Bere ustezko anaiak ere ez du ezagutzen. Izan ere, Francisco beste liburu batekoa da, hortxe ondoan dagoen liburu txiki batekoa; "el hermano de Sancho, de Pierre Menard", gure antzerki pieza den liburu txiki bat.

Antzerki-jolasa mahai gainean dago. Magia eta umorea aurkituko ditugu ikuskizun zirraragarri eta bitxi honetan. Antzerkiaren izugarrikeriak modu dibertigarrian azalduko dira. Esparru honetan irudimenak jartzen du muga.

Liburuetan legez.

Adin guztietako ikusleei zuzendutako obra da, bereziki gazteei.

FITXA TEKNIKOA:

  • Konpainia: Laurentzi Producciones
  • Dramaturgia: Alberto Iglesias
  • Musika: José Urrejola
  • Argiztapena: Koldo Belloso
  • Jantziak: Ikerne Giménez
  • Mugimendua eta maskara: Pablo Ibarluzea
  • Aktoreak: Nerea Ariznabarreta, Josu Angulo, Iñigo Aranbarri, Txema Pérez
  • Zuzendari eta komunikazio laguntzailea: Rosa Iglesias
  • Ekoizpena eta koordinazioa: Esther Velasco
  • Espazio eszenikoa eta zuzendaritza: Lander Iglesias
Antzerkia

"Elisa y Marcela"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

1901. urtea. A Coruñan bi emakume San Xurxoko elizan ezkonduko dira, euretariko bat gizon jantzita. Polizia jazarpenez, ihesaldiz, nortasun aldaketez eta informazio maneiatuz beteriko istorioa. 

A Panaderiako komikoak gertatutako istorio erreal baten kontaketa irreberentea azalduko digute. Komedia musikal bat non benetakoa asmakizun dirudi. Elisa eta Marcelarena, denboraz kanpoko maitasun istorio bat.

Antzerkia

"Mandíbula afilada"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Juan eta Laura. Laura eta Juan.

Bizitza ulertu eta aurrera egiteko bi modu ezberdin. Guztiz kontrajarriak. Eta halere, elkar maite dute, nola ez.

Institutuan ikaskide izan ziren, eta gaur egun, 30 urtetako krisi amaigabean murgilduta, ustegabean egin dute topo. Gau batez, garai haietako gogorapen eta ametsak gaurkotuko dituzte…Bereziki, bete ezin izan zirenak. Bien bitartean, ikuslearen hasierako algarak hausnarketa bilakatuko dira; Azkarregi hazi ote gara? Edo ez dugu garapenik izan? Helduen arropaz jantzitako umeak ote gara? Edo ume izaten tematuta dauden pertsona helduak? Ze demontre egin geure bizitzekin? Zer da bada bizitza: amets eta algarak, barre eta negarrak, hutsune eta begiratuak, maitasunaren gehiegikeriak eta ezinezko amodioak.

Guzti hori da Moko zorrotza.

Eta batez ere, laurogeiko garaitara itzulinguru sentikorra. Han egongo dira Patrick Swayze y Baby, inor baztertuta geratu ez dadin laguntzeko.

  • Egilea: Carles Alberola
  • Zuzendaria: Mario Hernandez
  • Itzulpena: Martin Agirre
  • Aktoreak: Aitziber Garmendia, Jon Plazaola (2018ko urritik aurrera bai euskarazko bai gaztelaniazko bertsioetan aktoreak JON PLAZAOLA eta AITZIBER GARMENDIA izango dira)
  • Musika: Alvaro G. Nieto
  • Espazio Eszenikoa: Isis De Coura
  • Eszenografiaren Egilea: Nardi Artesano
  • Jantzien Diseinua & Argiztapena: Isis De Coura
  • Argazkiak: La Ventana De Ruben
  • Diseinu Grafikoa: David Sueiro
  • Makillaje & Ile-Apainketa: Mar Aldudo
  • Ekoizpena: Txalo & Pentacion
  • Ekoizleak: Xabier Agirre, Jesus Cimarro
  • Zuzendari Laguntzailea: Guillermo Rodriguez 

Antzerkia

"Lo que queda de nosotros"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

2018ko Feten Saria interpretazio onenari.

Harrigarria eta itxaropentsua, horrela bakarrik defini daiteke Lo que queda de nosotros, ikusleari negar egitera eta azkenik hausnarketara eramaten duen obra. Abandonatua izateko beldurrari, Nata-k (Isabel Moreno) protagonista duen barne-hizketa lotura afektibo guztiak moztea bilatzen du. Istorio malenkoniatsua, eta kalean maskota bat abandonatzeren ondorioen inguruan ikasgai baliotsua ematen du.

Nata gazte bakartia, deprimitua eta munduarekin nahastuta dagoen neska gazte bakartia da, eta bere gurasoen heriotza bereganatzeko borrokan dihardu lagun bakar batekin, Toto bere txakurrarekin batera (Esteban G. Ballesteros).

Nata, Totorekin adiskidetasunaren eta familiaren balioa aurkitzen du, biek berriz elkarteko ahaleginak eta bi egiten duten bitartean.  

Mexikoko dramaturgia berria, gai sakonago eta errealistagoekin, haur eta nerabeen belaunaldi berriak Antzerkira erakartzea bilatzen du. Proposamen berriak eginez, askoz ere familiarrak eta egunerokotasunari lotuagoak, bestelako asmorik gabe, istorio erakargarriak kontatuz besterik gabe, baina konplexuak izateari utzi gabe.

Obra hau  Haurren 2014ren Antzerki Arte Ederren Saria irabazi zuen, Kultura eta Arteen Kontseilu Nazionalak (Conaculta), Arte Ederretako Institutu Nazionalak (INBA) eta Estatuko Gobernuak emandako aintzatespena Coahuilatik, Kulturako Idazkaritzaren eta Antzokiko Isauro Martínez Patronatuaren bitartez.

Fitxa artistikoa

  • Egileak: Sara Pinet eta Alejandro Ricaño
  • Zuzendaria: Domingo Cruz
  • Eszenografia: Diego Ramos eta Domingo Cruz
  • Arropak: Gala Gonzalez
  • Musika: Álvaro Rodríguez Barroso
  • Antzezleak: Isabel Moreno eta Esteban G. Ballesteros
  • Musikariak: Paloma Sanchez eta Fátima Santana
  • Attrezzoa: Carpintería El Molino / El Desván Teatro

Antzerkia

"Maita(k)ale borroka"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Karlos Saldise plaza

Kepa gau erromantiko hartarako prest dago dagoeneko: jatetxea, lore sorta bikaina, kandelak... Noski, ez zuen espero egun horretan deitutako manifestazioak gau hartako norabidea guztiz aldatuko zuenik.

Indarkeriaz, maitasunez eta bestelako aldarrikapenez beteriko antzezlana.

Fitxa

  • Konpainia: Trino Teatro
  • Egilea: Mikel Fernandino
  • Aktoreak: Aitor Fernandino eta Ane Pikaza
  • Zuzendaria: Getari Etxegarai
  • Hizkuntza: Euskara
  • Iraupena: 20 minutu
Antzerkia

"Banaiz"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Herriko plazan (eguraldi txarra eginez gero, Karlos Saldise plazan)

Antzezlanak askatasunaren bila dabilen emakume baten istorioa du hizpide, askatasunerako bidaia egiten duen emakumea, alegia. Maleta eskuan hartuta, badoa etxetik, bere biziaren loturetatik ihesi, zamak eta tristurak atzera utzita, kate guztiak apurtu nahian. Eta bide berriak urratze horretan, bere barruan arakatuko du, askatasunaren bila.

Garazi Pascual Esnaola zirku artista, interpretea, kable gaineko orekan espezializatua, funanbilista. Italian eta Frantzian zirku ikasketak egiten ibili eta gero, Euskal Herrira itzuli da Garazi Pascual funanbulista. Garazi&Cia konpainiaren sortzailea, gaur egun hainbat proiektutan dihardu Garazik.

Antzerkia

"Ez Dok Hiru. Euskal musikaren benetako istorioa"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Ez Dok Hiru-ren antzerki-proposamen berria helduei zuzenduriko proiektu bat da, umorez egina, euskaraz, Patxo Telleriaren testuen zigilu nahastezinarekin eta Mikel Martínezek eta Telleriak berak interpretatuta.

Esperientzia original honek euskal musikaren iruditeria komunean zehar bidaiaraziko digu, gure bihotzetan geldialdia eginez, geure euskal istorio txiki handiaren errepaso ironiko, absurdo eta dibertigarriaren bitartez. Abentura hori biziko dugu bi interpretatzaileekin eta agertokian lagun izango dituzten hiru musikari-aktorerekin, hitzari, euren ohiko lan-tresnari, zuzeneko musikaren indar eszenikoa gehituz. 

  • Egilea: Patxo Telleria
  • Zuzendaria: Jokin Oregi
  • Interpretatzaileak: Mikel Martínez, Patxo Telleria
  • Musikariak: Adrián García de los Ojos, María Arriaga, Iván Allue
  • Edizio Musikala: Adrián García de los Ojos
  • Jantziak eta eskenografía: Azegiñe Urigoitia
  • Argi Diseinua: David Rodríguez
  • Diseinu grafikoa: Paradox
  • Teknikoak: David Rodríguez y Oier Landa
  • Argazkiak: Pío Ortiz de Pinedo
  • Produkzio exekutiboa: Ane Pikaza Ereño y Pío Ortiz de Pinedo
  • Ekoizlea: TARTEAN Teatroa