ZETA-ZETA 2 Laura G. Latasa eta Lara Ivancic
- Eguna eta ordua
-
- Language
- Prezioa
-
Doakoa
- Lekua
-
Gezala Auditorium
Nola hasten da koreografia-lan bat sortzen? Zer gai, musika eta ideia aukeratzen dira? Zergatik?
Nola egiten dute lan interpreteek eta koreografoek?
Lezoko Udaletik, Dantzaz-ekin elkarlanean, berrikuntza bat eskaini nahi dizuegu: dantza sorkuntzatik gertu dauden leiho irekiak. Leiho horietan, urritik apirilera bitarte ostegunetan hilean behin egingo diren saioetan, hasiera-hasieratik koreografia sortzeko prozesua partekatuko da. Nola hazten eta garatzen den ikusteko aukera. Horrez gain, dantza “tailerrean” parte hartu ahal izango dugu ekarpenak eta galderak eginez, betiere Dantzaz-eko profesionalen laguntzarekin eta gidaritzapean.