Ikus-entzunezko emanaldia

Ikus-entzunezko emanaldia

Ama mu etxera itzuli da

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Zikoina bidaiaria baserrian agertzen den egunean, Ama Muk bere buruari galdetzen dio zer esan nahi duen benetan 'etxe' hitzak. Nola egon daiteke ziur bizi den belardia eta landetxea bere etxea direla? Eta mundu handi horretako beste lekuren batean bizitzeko leku hoberik balego? Beleari kosta egiten zaio lagunari erakustea bizitzeko leku aproposena ez duela zertan kanpoan topatuko.

Ikus-entzunezko emanaldia

Oltxiak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Oltxiak bizitzeko leku baten bila dabiltza, baina inon ez dira ongi etorriak sentitzen. Usain txarra dute, eta gizaki gehienek ez dituzte ondoan nahi. Familiaren dragoia Kirasterriko zabortegian lurreratzen denean, oltxiak berehala sentitzen dira etxean bezala, eta bertan bizitzen jartzea erabakitzen dute. Baina gauzak ez dira euren uste bezain errazak izango, eta Kirasterriko herritarrei frogatu beharko diete elkarrekin bat eginda hiria salba dezaketela.

Ikus-entzunezko emanaldia

Tipularen sehaska kanta

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Diagnostiko bat egiteko edo tratamendu bat izateko medikuarenera joatea gauza arrunta da kanpoko munduan. Baina preso den ororentzat bide oso zaila edo ezinezkoa da. Lander Garro, zuzendaria, kartzelan gaixo egotearen esperientzia bizi izan dutenengana joango da, zer ondorio duen hobeki ulertzeko. Diskurtso politikotik harago doan hizkuntza erabiltzen du, osasunerako eskubiderik ez duten presoen indefentsioa emozioen ikuspegitik esploratuz, artefakto zinematografikoaren baten bidez.

Film politikoa baino gehiago film artistikoa da Tipularen sehaska kanta, lehen pertsonan eta hesteetatik kontatua. 1942an kartzelan hil zen Miguel Hernandez poeta espainiarraren "Nana de la cebolla" olerkitik abiatuta, analogia historikoa egiten du filmak: 1936ko gerran preso hiltzeak zentzurik ez bazuen, zentzurik ba ote du gaur

 

Fitxa

  • Zuzendaritza eta errealizazioa: Lander Garro
  • Ekoizpena: Gastibeltza, Sare
  • Ekoizpen zuzendaria: Katti Pochelu
  • Ekoizpen exekutiboa: Inaxio Oiarzabal Mendizabal, Garazi Mugertza Errazu
  • Argazki zuzendaria: Lander Garro
  • Zuzendari laguntzailea: Kepa Etxebarria
  • Kamera laguntzaileak: Kepa Etxebarria, Zigor Garro Perez
  • Musika: Olmo Cascalla Durán
  • Soinu posprodukzioa: Haimar Olaskoaga
  • Muntaketa: Lander Garro
  • Kartela: Arrate Rodriguez
  • Kolorea: Itziar Leemans
  • Grafismoa: Carlos Noungmandum
  • Off ahotsa: Joan Laespada
  • Hizkuntza: euskara, gaztelaniazko azpitituluekin
  • Iraupena: 83 minutu
Ikus-entzunezko emanaldia

Tom eta Jerry

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Historiako lehiarik maiteenetako bat berpiztu egingo da Jerry New Yorkeko hotelik onenera bizitzera doanean, "Mendeko ezkontza" garrantzitsuenaren bezperan. Horrek ezkontza-planifikatzaile desesperatua Tom kontratatzera behartzen du, hura gainetik kentzeko. Katuaren eta saguaren arteko ondorengo borrokak, bere karrera, ezkontza eta, beharbada, hotela bera suntsitzearekin mehatxatzen du. Baina laster, arazo are handiago bat sortzen da: hiruren aurka konspiratzen duen langile handinahi bat.

Ikus-entzunezko emanaldia

Fabricando mujeres

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Topaketa honetan dokumentala proiektatuko dugu eta indarkeria matxisten eta egungo kontsumo-ereduaren arteko harremanaren inguruan hausnartuko dugu. Nork bere bizipenak eta bizipen kolektiboak partekatu ahal izango ditu, eta egoera aldatzeko aukerak pentsatzeko tartea ere izango dugu.

Sinopsia: 80 urte dituela, Fábrica de Mujeres delakoak hedatzen dituen estereotipo errepikakorren aurrean borrokatzeko bideak bilatzen jarraitzen du Maitek. Horretarako, interesetan, kezketan zein borrokan bide-lagun dituen kolaboratzaileen sare handia dauka.

  • Zuzendariak: Paula Iglesias, Marta Gómez
  • Aktorea: Itziar Aizpuru
  • Generoa: Dokumentala
  • Iraupena: 55 minutu
Ikus-entzunezko emanaldia

Barraskiloa eta balea

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Barraskilo batek mundua ikusi nahi du eta balea baten isatsera igotzen da. Elkarrekin sekulako bidaia egiten dute, eta izotz-puskak eta sumendiak zeharkatzen dituzte.

Ikus-entzunezko emanaldia

A 20 pasos de la fama

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

"A 20 pasos de la fama" Sundanceko Zinemaldian aurkeztu zen, Donostiako Zinemaldian, eta Bartzelonako Musika Dokumentalen Nazioarteko Jaialdian, In-Edit Beefeater, gero Dokumental Onenaren Oscar saria eskuratzeko. Musikaren kondairarik handienetako batzuekin batera aritu diren koristen historia ezezaguna. Artxiboko metrajearekin eta soinu-banda paregabe batekin batera, Bruce Springsteen, Stevie Wonder, Mick Jagger edo Sting-ekin egindako elkarrizketak biltzen ditu dokumentalak. Koristak jomugatik haratago dagoen mundu batean bizi dira. Euren ahotsek musikaren banda ezagunenak harmonizatzen dituzte, baina inoiz ez dakigu nor diren abeslari hauek edo zein bizitza daramaten, orain arte.

Ikus-entzunezko emanaldia

Urak Aske

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Urtegi batetik bi milioi metro kubiko ur hustea, desagertzeko zorian dagoen animalia txiki bat babesteko. Hori izan da Enobietako urtegia kentzeko lan egin dutenen ahalegina. Eta ametsa beteta, muturluze piriniotarrari babesleku seguru bat eman diote. Artikutzan gertatu da istorio harrigarri hori, duela mende bat Donostiak Nafarroan erositako finkan. Gaur egun, Kantauri kostaldeko baso natural onenetako bat han dago.

Normandian, aldi berean, Vezins-eko presa handia kendu dute. Hura kentzeko arrazoia izokinari Sélune ibaia zabaltzea izan da. Ibaietan utzitako hormatzarrek biodibertsitateari hesia jartzen diote eta haien eraisketek etorkizunean planeta bizigarriago bat imajinatzeko aukera ematen dute. Vezinsekoa eta Enobietakoa bezalako keinu txikien —edo handien— araberakoa izango da etorkizun hori.

Ikus-entzunezko emanaldia

Cholitas

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Maskara:

Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik irtetean.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------

Boliviako bost emakume indigenek aparteko espedizioa egingo dute, askatasun eta ahalduntze ikur gisa: Amerikako mendi garaienetakoa igoko dute, Aconcagua. Haiek ikustea harrigarria da, izan ere, ohiko gonarekin (pollera) eskalatzen dute. Eskalatzaileak izateaz gain, emakume ausartak dira eta mendia aske, zoriontsu eta bizi-bizirik sentitzeko espazioa dute. Euren abenturak emakume izateko, tradizioa bizitzeko eta ama lurrarekin erlazionatzeko modu inspiratzailea erakutsiko dio munduari.

Ikus-entzunezko emanaldia

Bolante baten historia

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma

OHAR GARRANTZITSUA:

  • Indarrean dagoen azken Dekretuaren arabera, ezinbestekoa da Covid ziurtagiria erakustea EAEko ostalaritza, ospitale, kiroldegi eta eremu itxietan antolatzen diren kultura ekitaldietan sartzeko.

Behartutako desagerpen batek ez du soilik desagertuaren bizitzarekin amaitzen, uretara botatako harri batek sortzen dituen uhinen antzera, orbain emozional bat uzten du familiarengan eta gizartearengan.

80ko hamarkadaren hasieran, Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea zen Jose Miguel Etxeberria Alvarez, Naparra, desagerrarazi zuten. Gurutzatutako komunikatuen, hainbat aldarrikapenen eta axolagabekeria judizialaren aurrean, familiak desagerpenari erantzun bat ematen saiatu zen. Anaiaren desagerpenak irekitako zauria sendatzeko asmoz, Eneko da berrogei urtetik gora iraun duen bilaketaren lekukoa hartu duena.